Amalariko II.a Jerusalemgoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Amalariko II.a Jerusalemgoa

constable of kingdom of Jerusalem (en) Itzuli

1181 - 1194
Humphrey II of Toron (en) Itzuli - John of Ibelin, the Old Lord of Beirut (en) Itzuli
Chamberlain of the kingdom of Jerusalem (en) Itzuli

1175 - 1178
Gerard of Pugi (en) Itzuli - Jean (en) Itzuli
monarka

Bizitza
Jaiotza Poitou , 1152
Herrialdea   Frantziako Erresuma
Heriotza Akre 1205eko apirilaren 1a  (52/53 urte)
Hobiratze lekua Selimiye meskita (Nikosia)
Heriotza modua : disenteria
Familia
Aita Hugh VIII of Lusignan
Ama Bourgogne de Rancon
Ezkontidea(k) Eschive d'Ibelin (en) Itzuli  (1175 -  1196)
Elisabet I.a Jerusalemgoa  ( 1198ko urria -
Seme-alabak
Anai-arrebak
Leinua House of Lusignan (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerak agintaria

Aimery Lusignangoa ( latinez : Aimericus , grezieraz : Αμωρ? , Amori ; c. 1153 Akre , 1205eko apirilaren 1a ) Amalariko edo Amaury izenez ere ezaguna, lehenengo Zipreko erregea izan zen 1196tik hil zen arte. Jerusalemgo errege ere izan zen Elisabet I.arekin ezkondu zenetik.

Hugo VIII.a Lusignangoaren semea izan zen, Poitouko noble batena. Hugo Jerusalemgo Erresuman koatu zen Henrike II.a Ingalaterrakoa erregearekin izandako liskar baten ondoren. Amalariko Eschiva Ibelingoarekin ezkondu zen eta horrela bere eragina handitu zen erresuman. Bere anaia Guyk Jerusalemgo kondestable izendatu zuen.

1187an Hattingo guduan garaitutako komandanteetako bat izan zen, eta Guy anaiari laguntzen jarraitu zuen, porrota gorabehera. Henrike II.a Xanpainakoa Jerusalemgo errege berriak atxilotu zuen eta Amalariko askatu ondoren Jaffara joan zen.

1194an Guy hil ondoren, Zipreko jaun aukeratua izan zen. 1197ko irailean Zipreko errege koroatu zuten Henrike VII.a enperadorearen baimenarekin.

Urte horretan Elisabet I.arekin ezkondu zen eta biak Jerusalemgo errege eta erregina koroatu zituzten 1198eko urtarrilean. Bere erregealdia bake eta egonkortasun garaia izan zen bi erresumetan.