Wikipedia, Entziklopedia askea
Amaia Arranz Otaegui
(
Tolosa
,
1987
)
arkeobotanikaria
da, ezagutzen diren
ogi
arrastorik zaharrenak aurkitu dituen ikerketa gidatu du
Jordaniako
Basamortu Beltzean.
[1]
Arranzek Historiako lizentziatura eta Kuaternarioko Masterra egin zituen
EHUn
. Doktorego-aldian
Arkeobotanika
landu zuen eta ondoren
Kopenhageko Unibertsitatea-ra
(
Danimarka
) joan zen, post-doktoregoa egitera.
[2]
Kopenhageko Unibertsitatean ikerketa lanean ari zela, ogiaren jatorria uste zena baino gutxienez 4000 urte lehenagokoa dela adierazten duten azternak topatu zituen Jordaniako Basamortu Beltzean.
[3]
Natufiar garaiko
gizakia aztertzen ari zen ikerketa taldea,
Shubayqua aztarnategian
.
[4]
Aurkikuntzak
ogiaren historiari
buruz zeuden teoriak zalantzan jarri ditu. Orain arte uste zen ogia
Neolito
garaikoa zela,
nekazaritzaren
ondorioz sortua. Baina arrasto hauek 14000 urte baino gehiago dituzte, Neolitoa baino 4000 urte lehenagokoak dira. Aurkitutako aztarnak laborategian aztertzen ari zela, elikagai arkeologikoen ikerketan aditua den
Lara Gonzalez Carreterok
aztarnak ikusi zituen eta ogi gisa identifikatu zituen berehala.
[5]
Proceedings of the National Academy of Science
aldizkarian argitaratu dute aurkikuntza eta oihartzun handia izan du.
[6]
Ameriketako Arkeologia Institutuak
2018ko hamar aurkikuntza esanguratsuenen artean kokatu du.
[7]