Wikipedia, Entziklopedia askea
|
---|
Hego Euskal Herriko frontea
Kataluniako frontea
Maestrateko frontea
|
Alpensko gudua
(
katalanez
:
accio d'Alpens
)
Bigarren Karlistaldiko
arma ekintza izan zen,
1873ko
uztailaren 9
eta
10
artean egina, zeinean
Alfontso Karlos
infanteak eta
Francesc Savalls
jeneralak gidaturiko indar karlistek guduan bizia galduko zuen
Jose Cabrinetty
brigadierraren errepublikar zutabea garaitu zuten. Guduaren ondorioz, hein handi batean bertakoez osaturiko fakzio karlistak
Alpens
herria hartu zuen.
Alpensko ingurunean karlistek Savalls, Huguet, Camps, Miret eta beste buruzagi karlisten indarrak batu zituzten. Orotara, mila soldadu inguru, unitate trebatu eta ingurua ondo ezagutzen zutenak. Herriko elizaren
kanpandorrean
karlistek
frankotiratzaileak
jarri zituzten.
Liberalak arratsaldeko zortziak aldera iritsi ziren herrira.
Jose Cabrinetty
brigadierrak jarri zioten segada ez zuen susmatu eta lehenbiziko tiroketan hil zen. Bere tropek buruzagirik gabe egin zieten aurre etsaiei, zortzi orduz eta gauez. Borrokaldi latzaren ondorioz, eta musikari talde karlista batek valsak eta militar-martxak jotzen zituen bitartean, ia ehun hildako egon ziren, gehienak liberalak. Hauetariko batzuk alde egitea lortu zuten, baina karlistek 900 preso egin zituzten. Harrapakin handia ere lortu zuten: armak, munizioa eta 10.000 ogerleko.
[1]
- Braganza, Maria de las Nieves de. (2002 [1934]).
Mis memorias sobre nuestra campana en Cataluna en 1872 y 1873 y en el centro en 1874.
San Sebastian de los Reyes: Editorial Actas
.
- Hernandez, Francesc Xavier. (2004).
Historia militar de Catalunya (Vol. IV): Temps de revolta.
Bartzelona: Rafael Dalmau
.