Almudena Cid Tostado
(
Gasteiz
,
Araba
,
1980ko
ekainaren 15a
)
gimnasta
ohia eta modeloa da.
2008ko Olinpiar Jokoetan
parte hartu ondoren, bere ibilbide profesionalari agur esan zion.
Christian Galvez
madrildar telebista aurkezle, aktore eta idazlearekin ezkonduta egon da
2010
tik
2021
eraino.
1996an parte hartu zuen
olinpiar jokoetan
lehenengo aldiz,
Atlantan
, eta finalera heldu zen. Hurrengo bi olinpiar jokoetan ere lortu zuen finalista izatea,
2000n Sydney
eta
2004an Atenasen
. Hiru olinpiar jokoetan jarraian finaleraino sailkatu den munduko lehen emakumea izan da.
Greziako
Patras
hirian egindako 2007ko munduko txapelketan 11. sailkatu zen.
Pekingo
2008ko Olinpiar Jokoetan
parte hartu zuen, finaletarako sailkatu zen, eta, 8. bukatu zuelarik, diploma olinpikoa eskuratu zuen.
Zazpi urte zituela, bere eskolan hasi zen gimnasia erritmikoa praktikatzen.
Beti Aurrera
, Gasteizko gimnastika taldean ibili da bere ibilbide profesionala amaitu ostean.
Hamahiru urterekin, 1994ko maiatzean, bere lehenengo txapelketa internazionalean parte hartu zuen. Horretan urrea pilotan, brontzea orokorrean eta taldeka brontzea ere irabazi egin zuen. Hilabete batzuk geroago, azaroan, Espainiako selekziotik deitu egin zioten. Selekzioan egon zen bitartean, eguneko 8 orduko entrenamenduak izaten zituen eta aparteko etxe batean zegoen beste gimnasta batzuekin.
1995ko Espainiako txapelketan izan zen, Almudenak Espainiako txapeldunaren titulua hartu zuen lehenengo aldia. Urte hartan, ekainean Europako koparen finalean parte hartu zuen,
Telforden
(
Ingalaterran
) ospatu zen txapelketa eta han 10. postua lortu zuen.
Hurrengo Munduko txapelketan,
Vienan
, 11.postua lortu zuen eta orokorrean,
Alba Cariderekin
batera, taldeko 5.postua.
1996an, 11. postua lortu zuen Osloko Europako txapelketaren final orokorrean, horretarako sokan 8. geratu zen eta zintan 7.
Budapesteko
Munduko Txapelketaren finalean, sokan 4. postua eta pilotan 6.ena lortu zuen. Urte horretan bertan
Atlantako Joko Olinpikoetara
joan zen eta bere lehenengo final olinpikoan sartzea lortu zuen. 9.a amaitu egin zuen, txapelketako gimnastarik gazteena izanda.
1997an
Patrasko
nazioarteko torneora joan zen, han 3 brontzezko eta zilarrezko domina bat irabazi egin zituen. Patrasko Europako txapelketan 11. postua lortu zuen orokorrean eta 8. uztaileko finalean. Urte berberean,
Berlingo
munduko txapelketan, honako postu hauek lortu zituen: 11. orokorrean, 8. mazetan, zintan 7.a eta Alba Caride eta
Esther Dominguezekin
taldekideekin 7. postua.
1998an Bulgariako torneo batean, orokorrean brontzea irabazi zuen eta aparatu guztietako finaletaraino iritsi zen.
Geroago,
Portimaoko
nazioarteko lehiaketako irabazlea izan zen Almudena. Urte horretan
Portoko
Europa txapelketan orokorrean 9. postua lortu eta taldeka 5.a.
Sevillako
torneoan, 6. postua lortu zuen aparatu guztietan.
1999. urtean
Budapesteko
Europa txapelketan parte hartu zuen, 11. geratu zen orokorrean.
Osakako, munduko txapelketarako, Gimnastika Erritmikoko Espainiako Federazioak, talde bat eta bi gimnasta
Sidneyko Joko Olinpikoetara
eramatea zuten helburu. Espainiako taldeak 5. postua lortu zuen. Gainera Almudena Cidek 11. postua lortu zuen orokorrean eta soka finalean, 7. postua.
2000.ean, Almudenak
Opale de Calaiseko
Kopan parte hartu zuen: orokorrean brontzea, hiru urre eta zilarra aparatuetan, lortzeaz gain, Almudenari sinpatia eta dotoretasun trofeoa eman zioten.
[1]
[2]
Urte hau, aipagarria da,
Zaragozako
Europako txapelketan, lehiaketa orokorrean 8.postua, taldeka 4. eta uztailaren finalean 5. honekin Sydneyko Joko Olinpikoetara joatea lortu zuen. Horietan bere bigarren final olinpikorako sailkatua izan zen, berriz ere 9. postua lortzen. Ondoren ebakuntza bat egin zioten, meniskoan.
2000. urteko amaieran, presidentea eta talde teknikoa Espainiako Federaziotik alde egin zuten. Orduan Almudena hasieran zegoen taldera bueltatzea erabaki zuen, Gasteizera,
Beti Aurrera
taldera. Han Almudenak bere betiko entrenatzailearekin berriz ere topo egin zuen, Iratxe Aurrekoetxearekin, berarekin Barcelonara aldatzea erabaki zuten, Bartzelonan San Cugateko Errendimendu Altuko zentroan elkarrekin lan egiteko. Madrileko zentrotik Almudenari deitu zioten baina Almudenak Iratxerekin Bartzelonan jarraitzea erabaki zuen.
2001ean, Gimnastikako Federazio Internazionalak kode berria aurkeztu zuen eta honek maila handiagoa erakartzen zuen, orduan gimnasta askok erretiroa hatu zuten. Almudenak kode berrian moldatzea lortu egin zuen eta gimnasta nagusienetariko bat izateari pasatu zuen.
Maiatzean, lehenengo aldiz taldeko brontzea irabazi zuten.
Genevako, Europako txapelketan Almudenak pilotako ariketan bere elementu propioa erakutsi zuen (Cid Tostado). Urte horretan bertan federazioak elementu hori onartu zuen eta Almudenari, pilotako ariketaren notari 0,10 bat gehitzen zioten originaltasunagatik.
Txapelketa horretan 7. postua lortu egin zuen pilotan eta 8. mazetan. Abuztuan, Akitako Munduko Jokoak ospatu ziren, eta lau aparatuetan 4. postua lortu zuen. Urrian, Madrilgo Munduko txapelketan, 9.postua lortu zuen, (geroago 7. postua izango zen,
Alina Kabajeva
eta
Irina Txastxina
, kanporatu ondoren) eta 4. uztailean. Taldeek txapelketan,
Jenifer Colino
eta
Carolina Rodriguez
-ekin batera 4.postua lortu zuen.
2002an brontzea lortu zuen Thiaisko Grand Prixean, pilotan. Urte horretan bertan Almudena berriz ere Espainiako txapelduna izan zen eta Kopan, uztailaren finalean 6. postua lortu zuen. Azaroan, Granadako Europako txapelketan, orokorrean 7.a, 8. sokako finalean eta uztaian eta 7. sokan.
Leku askotako torneoak egiten jarraitu zuen eta postu altuak lortzen zituen.
Budapesteko Munduko Txapelketan, Espainiako taldeari soilik leku bat eman zioten,
Atenasko Joko Olinpikoetan
parte hartzeko (2004). Federazioak, Almudena Cid eta Jenifer Colinok elkarren artean lehiatzea erabaki zuen. Lehia, hurrengo txapelketen postuei begiratuta izango zen, horrek ez zitzaien gimnastei batere gustatu.
[3]
[4]
Azkenik, Almudena izan zen Atenasen parte hartu zuena. Han bere hirugarren final olinpikora pasatzea lortu zuen, ordura arte hiru final olinpiko lortu zituen gimnasta bakarra izan zen. Horretan 8. postua lortu zuen, hau da; diploma olinpikoa.
2005eko maiatzean, zintan 5. izan zen Corbeil-Essonnes torneoan, proba honek Munduko kopan puntuatzen zuen. Ekainean Moskuko Europako txapelketan 11.ena geratu zen. Hilabete horretan bertan, Almerian, Joko mediterraneoetan parte hartu zuen eta garailea izatea lortu zuen.
2005eko maiatzean, Corbeli-Essonnes torneoan, zinta finalean 8. izan zen, Munduko kopan puntuatzen zuen proba honek. Ekainean
Moskuko
Europako txapelketan parte hartu zuen, 10. geratuz orokorrean.
2005ean ere
Un paso adelante
telebistako seriean parte hartu zuen. 2006an Madeirako torneo internazionalean brontzea irabazi egin zuen. Urte horretan bertan oinean lesio sufritu zuen. Federazioaren ustez, Almudena ezin izango zuen hurrengo torneoetan parte hartu, orduan Almudenak atsedena hartu zuen eta
Desafio bajo cero
telebista programan parte hartu zuen, irabazi egin zuen.
2007an Almudena txapelketetara bueltatu zen, dantza desberdinekin , eta helburu moduan laugarren Joko Olinpikoetan parte hartzea zuen.Urte honetan Carolina Rodriguezekin Espainia ordezkatu zuen txapelketa guztietan. Koparako puntuatzen zuten txapelketetan postu onak lortu egin zituen. Eta berriz ere Almudena,
Joko Olinpikoetan
parte hartzeko hautatu zuten.
Pekinen, Almudenak laugarren final olinpikora pasatzea lortu zuen, hori lortu zuen gimnasta bakarrean bihurtzen. Abuztuaren 23an(2008) Almudenak bere kirolarekiko karrerari amaiera eman zion, diploma olinpikoa berriz ere lortuz. Bere keinu finala, moketan bihotz bat marraztea eta muxu bat ematea izan zen. Abenduan, omenaldia jaso zuen Gimnasia erritmiko internazionaleko Federaziotik, presidenteak Bruno Grandi, Almudenari trofeo espezial bat emanez, bere karrera sarituz.
[5]
2008ko irailean, Almudenak
Circus
programa aurkeztu zuen eta
El hormiguero
izeneko programan ere sekzio bat izan zuen gimnasia erritmikoko mugimenduei eskainita.
2009ko martxoan,
Guerra de sesos
Jesus Vazquezek
aurkezten zuen
Telecincoko
programan agertu zen. Apirilean,
Real Orden Del Merito Deportivo
ko domina eman zioten Espainian. Hortik aurrera telebistako hainbat programatan agertu zen. Bideokliparen bat ere egin zuen.
2013an eskumuturreko batzuen promozioan lan egiten hasi zen #unadealmudena
Almudenak antzezle ere lan egin du, besteak beste
Errementari
filmean
- 1996, Atlanta
: 9. postua eskuratu zuen, guztira 38.515 punturekin (Soka 9.700, Makilak 9.683, Baloia 9.566, Zinta 9.566).
- 2000, Sydney
: 9. postua berriro, 38.907 punturekin (Soka 9.750, Uztaia 9.725, Baloia 9.691, Zinta 9.741).
- 2004, Atenas
: 8. postua, bere inoizko hoberena, 98.450 punturekin (Zinta 23.425, Makilak 24.900, Baloia 25.000, Uztaia 25.125).
- 2008, Beijing
: 8. postua, 68.100 punturekin.