Wikipedia, Entziklopedia askea
Aljubarrotako gudua
[1]
1385ko
abuztuaren 14an
gertatutako
Portugalgo Erresumaren
eta
Gaztelako koroaren
arteko borrokaldia izan zen.
Joanes I.a Aviskoa
eta honen konestable
Nuno Alvares Pereira
izan ziren portugaldar armadaren buruzagiak eta arkulari
ingelesen
laguntza izan zuten.
Joanes I.a Gaztelakoa
buru zuen gaztelar armadaren alde, berriz, frantziar, aragoiar eta italiar aliatuak borrokatu ziren. Bataila
Leiria
eta
Alcobacaren
artean dagoen Aljubarrota herrixkatik hurbil gertatu zen, Portugalgo erdialdean eta, askoz gutxiago izan arren, Joanes I.a Aviskoaren indarrek gaztelar armada azpiratu zuten
[2]
.
Aljubarrotako garaipenaren ostean Joanes I.a Aviskoak Portugalgo koroari eutsi zion,
1383?1385eko Krisialdiari
amaiera emanez. Lortutako garaipenagatik
Ama Birjinari
eskerrak emateko, erregeak
Batalha
hiria eta bertako
Santa Maria da Vitoria monasterioa
eraikiarazi zituen
[3]
.
1386an
Portugal eta Ingalaterrak
Windsorko Ituna
sinatu zuten, bi herrialdeen arteko aliantza berretsi zuena
[2]
. Portugal eta Gaztelaren arteko behin-betiko bakea
1411n
sinatu zen,
Ayllongo Itunaren
bitartez.
- (Portugesez)
(Ingelesez)
Aljubarrotako gudua
Fundacao Batalha de Aljubarrota. Fundacao-aljubarrota.pt