Wikipedia, Entziklopedia askea
Aljerren espainiar inbasioa
1775eko uztailean
Ipar Afrikako
Aljer
hiria hartzea helburua zuen lehorreratze militarra izan zen.
Karlos III.a Espainiakoak
Alejandro O'Reillyri
eskatu zion konkista egitea, eta O'Reillyk berrogeita hamar itsasontzi eta hogei mila soldadu baino gehiago zituen plana betetzeko. Aljer
pirata berbereen
"hiriburua" zen, eta hiria jakinaren gainean zegoen. Hori zela eta, segada bat prestatu zuten, eta espainiar erasoa erabateko porrot bilakatu zen. Kolpea iraingarria izan zen espainiarrentzat, eta haien berpizte militarra geldiarazi zuen.