Aljeriako gastronomia
Aljeria
herrialdeko
sukaldaritza
tradizionala da. Adituen esanetan, bertan dago Europako sukaldaritza mediterraneoaren eta Afrikakoaren arteko muga edo erdigunea. Toki eta urte-sasoi batetik bestera biziki aldatzen denez, anitza, oparoa da herrialde handi horretako sukaldaritza.
Nutrizio
aldetik, bikaina:
gantz
,
gatz
eta
azukre
gutxi, landarezkoaren presentzia etengabea izaki.
Zereala
du bertako janak ezinbesteko zutabea, janari guzti-guztien laguntzaile diren hainbat motatako
ogiak
ez ezik (
khobz dar, kesra rakhsis, kesra matlouh, kesra m’bessa, aghroume, akourane...
) era askotako
opil
eta pastelak moldatzeko funtsezkoa
[1]
.
Kuskusa
da Aljeriako plater nazionala, eta harekin batera, jakirik ezagunena agian
chakhchoukha
izan daiteke:
abelgorrien
okela
,
barbantzu
eta patatazko estofatua, eta bertan blaitzen diren
ogi
apurrak.
Ezagunak dira, halaber,
burek
deritzona,
hostorean
bildutako haragia, arrautza frijitu eta
tipula
txikitua,
mexui
edo
bildots
errea, eta
dolma
,
mahatsondo
orrietan bildutako
piper
eta
tomatea
.
Janariaren aurretik
olioz
erretako gari-olatak
te beroarekin
hartzeko ohitura dago.
Eguerdi edota ilunabarrekoan, jaki beroa hartzen da lehenik, ogiz lagunduta, eta, ondoren,
oliba olioz
ondutako berdura dator.
Barazkien
artean, ohikoak dira
tomatea
,
porrua
,
tipula
,
kuia
,
leka
,
azenarioa
,
arbia
,
alberjinia
eta
kalabazina
.
Postreetan gozoki, opil eta pastelak ohikoak dira. Hainbat
orezko
gutizia egin ohi dira dira, hala nola
galb el louz
(
semolazko
orea
arbendolez
beterik)
makrud
(
datil
-purea gari-semolaz bildua),
mcheweq
(ospakizunetako pasteltxo arbendolazkoak)
, m’khabez
(
fruitu lehorrez
beteriko opila),
tcharaq
(kruasanaren itxurakoa, arbendol krema hondar-orez bildu eta
laranjondo-lorez
lurrindua),
samsa, sfenj, tamina, tahboult, msemmen, baghrir
…
[1]
Islamaren
aginduz,
alkoholdun edaririk
ez dago, teorian bederen.
Esnea
,
gazura
,
gaztanbera
,
mami
edo gatzatua,
tea
eta
menda
dira ohikoenak.