Alicia de Larrocha de la Calle
(
Bartzelona
,
1923ko
maiatzaren 23a
-
Bartzelona
,
2009ko
irailaren 25a
) nazioartean oihartzuna izan zuen espainiar pianista izan zen eta XX
[1]
. mendeko piano-jotzaile hoberenetariko bat,
Mozarten
obra eta espainiar musika-lanetan batez ere. Sarien artean 4 Grammy, Ohorezko Legio frantsesa eta
1994ko
Arteetako Asturiasko Printzearen Saria jaso zituen. Horrez gain, Granadako Real Academia de Bellas Artes de Nuestra Senora de las Angustiaseko Ohorezko Akademikidea ere izan zen, B letra ordezkatzen zuelarik.
[2]
Alicia de Larrocha de la Calle
Bartzelonan
jaio zen
1923ko
maiatzaren 23an
, Corcega kaleko 263 biseko 4. pisuan. Gurasoak Eduardo de Larrocha eta Teresa de la Calle izan zituen eta lau senideetan hirugarrena izan zen (Teresa, Berta, Alicia eta Ramon).
Ama eta izeba Carolina
Enrique Granadosen
ikasle izan ziren eta Alicia musikaz inguratuta joan zen hazten. Piano-jotzaile goiztiarra izan zen eta 3 urte zituela hasita zegoen musika ikasten.
1927an
,
Enrique Granadosen
ikasle zen Frank Marshallek ikusi zion balioa eta betirako maixu izango zuen handik aurrera.
1929ko
maiatzaren 14an
aurkeztu zuten lehenengoz jendaurrean eta
Bach
,
Mozart
eta
Granadosen
lanak eskaini zituen. Umearen abileziak aparteko harridura sortu zuen entzulegoagan.
1929ko
abenduaren 12an
, Bartzelonako Nazioarteko Erakusketan eskaini zuen emanaldia eta
1934ko
urriaren 28an
, berriz, orkestrarekin egin zuen debuta Bartzelonako Palau de la Musican. 11 urte besterik ez zituen eta Joan Lamote de Grignon maisuarekin eta Bartzelonako Banda Munizipalarekin batera interpretatu zuen
Mozarten
La coronacion
,
1936an
Madrilen
errepikatuko zuena.
Gerra Zibilak
parentesia ireki zuen bere karreran eta ikasteari eta konposatzeari eman zion tarte horretan.
1940tik
1946ra
arte, kontzertuak Espainian izan ziren. Alfred Cortot, Arthur Rubinstein edo Claudio Arrau bezalako maisuekin batera aritu zen eta emanaldiak
Espainia
eta
Europan
zabaltzen joan zen.
1947ko
urriaren 7an
,
Lausanara
(
Suitza
) joan zen eta nazioarteko lehen emanaldia eskaini zuen han. Handik aurrera,
Europako
leku askotatik egin zioten dei, 60ko hamarkadara arte ez bazuen ere mundu osorako birak egiterik lortu.
1950eko
maiatzaren 15ean
, Bartzelonako Palaun jo zuen Francis Poulencen
2 pianorentzako kontzertua
. Konpositorea bera izan zuen lagun eta Carlos Surinachek gidatu zuen orkestra. Urte horretan ezkondu zen Juan Torra pianistarekin. Bi seme-alaba izango zituzten: Juan Francisco
1957an
eta Alicia
1959an
.
1954an
AEBetan
egin zuen debuta. Alfred Wallestein orkestra zuzendariak gonbidatu zuen
Kaliforniara
,
Los Angeleseko
Orkestra Filarmonikoarekin 9 kontzertuz osatuko zen bira ematera.
Mozarten
Concierto para piano y orquesta en La mayor, K488
eta
Manuel de Fallaren
Noches en los jardines de Espana
izango zen eskaintza. Hurrengo urtean New Yorken aurkeztu zen, baina ez zen ondorengo 10 urteetan berriz Ameriketan egon (
1995
).
Gaztetan pianoan bikotea izan zen Juan Torrarekin eta,
1950eko
ekainaren 21ean
, harekin ezkondu zen. Laguna zuen Rosa Sabaterrekin askotan jo zituen 2 piano eta orkestrarako kontzertuak edo, 3 piano eta orkestrarako zenean, Juan Torra ere izaten zen haietan. 4 piano behar zirenean, Juan Torra eta Jaime Padros izan ohi ziren piano-jotzaileak.
Santiago de Compostelan
udan musika ikastaroak egin ohi ziren eta,
1958an
hasi zirenez gero, Alicia bertako irakasle izan zen. Lehenengo 7 urtetan ez zuen faltatu, gero oso lanpetuta ibili baitzen.
1959an
, Frank Marshall irakaslea hil zen eta Aliciak Marshall Akademiaren zuzendaritza hartu zuen, Granados Akademiari jarraipena emanez. Akademiaren lan hezitzailea zaintzen zuen eta, ahal zuen neurrian, klaseak eman ere bai. Bera ezin zenean egon, Juan Torra, Mercedes Roldos eta Carlota Garrigak ordezkatu zuten batak bestearen ondoan.
1965ean
, Herbert Breslinek
AEBetan
bere ordezkari izan nahi zuela eta Columbia Artistekin kontratua sinatzea eskaini zion. Hortik aurrera,
AEBetan
3 bira egin zituen urtero,
2003ra
arte, urte horretan Aliciak erretiroa hartu baitzuen.
Munduko jaialdi ospetsuenetan hartu zuen parte, orkestra handienak eta zuzendari famatuen pean.
Arlo lirikoan, berriz, Conchita Badia, Victoria de los Angeles, Pilar Lorengar,
Montserrat Caballe
edo
Josep Carrerasekin
lankidetzan aritu zen eta oso lagun izan zituen. Guarneri String Quartet edo The Tokio String quartetekin ere aritu zen lanean.
1968an
,
New Yorken
, taxi baten atea zabaltzean, eskuineko eskuko falangean min hartu zuen eta bere karrera bukatu behar ote zuen beldur izan zen. 5 hilabete geroago, -ezkerra pianorako trebatzen aritu zen tarte horretan- itzultzeko bidea izan zuen eta,
1969ko
urtarrilaren 24an
, Trueta sendagileari eskaini zion emanaldia, bere lana eskertuz.
1979an
, Alicia de Larrochak jendaurrean zeramatzan 50 urteak ospatu zituen. 3 egun segidan aritu zen jotzen, Beethovenen 5 kontzertuak, Pittsburgh Symphony Orchestrarekin batera,
Pittsburghen
(Pennsylvania).
New Yorken
ere izan zen.
Juan Torra senarraren (
1920
-
1982
) laguntza ezinbestekoa izan zuen. Bere karrerari uko egin eta, Alicia ez zegoenean, Marshall Akademiaz arduratu zen eta izan zituzten seme-alabak -Juan Francisco (
1957
) y Alicia (
1959
)- zaindu ere bai. Ordezkariak, programak... dena zaintzen zuen Juanek emaztea ez zegoenean.
1982a
, ordea, Juan Torra gaixotu egin zen eta Aliciak kontzertuak anulatu behar izan zituen. Urte horretako abuztuan hil zen eta kolpe izugarria izan zen hori artistarentzako. Itzuli zen, ordea, eta lanarekin jarraitu zuen. 4.000 bat kontzertu eman zituen Europan, Japonian eta
AEBetan
. Gehienak 60ko hamarkada bukaeran izan ziren, baina 80 eta 90 artean lanpeturik ibili zen oso, 100 bat ematen baitzituen urtean.
Piano-jotzaile errekonozitua, espainiar konpositoreen musika jo ohi uzen batez ere:
Granados
,
Albeniz
,
Falla
, Turina, Padre Soler…
Bach
,
Haendel
, Couperin, Scarlatti,
Haydn
,
Mozart
,
Beethoven
,
Schubert
,
Schumann
,
Liszt
,
Chopin
,
Brahms
, Rachmaninoff, Debussy,
Ravel
, Faure, Poulenc, Katchaturian, Ginastera, Rodrigo, Surinach, Montsalvatge, Mompou, Nin-Culmell, Espla, Balada eta beste batzuen lanak ere jotzen zituen.
2001ean
, Granados Akademiaren mendeurrenean (que desde
1920tik
aurrera, Marshall Akademia zen izena), Alicia de Larrochak
Enrique Granadosen
lanaren zuzenketa bat eraman zuen aurrera eta
Bartzelonako
Boileau argitaletxeak plazaratu zuen.
2002an
, esana zuen erretiroa hartuko zuela, baina
2003a
izan zen eszenategiak betirako utziko zituen urtea.
Bartzelona
,
Japoniako
hainbat hiri,
New York
,
Chicago
, Montreaux (
Suitza
) eta, azkena,
2003ko
azaroaren 29an
Jerezen
izan zen.
2004an
, klase majistralak eman zituen
AEBetan
,
Frantzian
,
Italian
eta
Espainian
. Iraileko azken egunetan ikastaroa ematen ari zen Bartzelonako Marshall Akademian. Astebeteko lana zegoen aurreikusita, baina izterrezurra hautsi zuen bukatu baino lehen eta ebakuntzaren beharrean izan zen. Handik aurrera, bizitza erabat aldatu zitzaion eta osasun arazoak etorri ziren bata bestearen atzean.
2009ko
irailaren 25ean
hil zen Alicia de Larrocha
Bartzelonan
, 86 urte zituenean.
- Grammy Sarietarako 14 izendapen (
1967
,
1971
,
1974
,
1975
(X2),
1977
(X2),
1982
(X2),
1984
,
1988
,
1990
,
1991
,
1992
)
- 4 Grammy Sari lortuta (Burbank, Ca.,
1974
,
1975
,
1988
,
1991
),
- 3 Edison Sari (
Amsterdam
,
1968
,
1978
,
1989
),
- 2 Grand Prix du Disque (
Paris
,
1960
,
1974
),
- 2 Record of the Year (
Londres
,
1971
,
1974
),
- 1 Deutche Schallplattenpreis (
Hamburgo
,
1979
)
- 1 Franz Liszt Sari (
Budapest
,
1980
).
Alicia de Larrochak
1954
eta
2002
arteko 70 grabazio baino gehiagoz osatutako diskografia zabal bat utzi zuen. Bere albumak Decca, EMI, RCA, CBS, Philips (Eloquence), Sony, Ariola eta RTVE-k editatu dituzte. Lau Grammy eman zizkioten musika klasikoaren bakarlari instrumentalik onena izateagatik:
1974an
(Albenizen Iberiarengatik),
1975ean
(Ravelen Kontzertu eta Faure-ren Fantasiarengatik),
1985ean
(Albenizen Iberia, Navarra eta Suite Espanolaarengatik) eta
1991n
(Granadosen Goyescasengatik).
Artista honen ibilbide diskografikoak ere 3 Edison jaso ditu (
1968
,
1978
eta
1989an
), 2 Grand Prix du Disque (
1960
eta
1974an
), 2 Record of the Year (
1971
eta
1974an
), Deutsche Schallplattenpreisa (
1979an
) eta Franz Liszt saria (
1980an
). XX. mendeko 74 pianista onenen arteko bilduman sartutako musikari espainiar bakarra izan zen, zenbait deskografika konpainiak editatua.
De Larrocha XX. mendeko pianista espainiar onena bezala da ezaguna, historiako pianista espainiar hoberena edota munduko pianistarik onena bezala prentsa idatzian, musikari edo Asturiasko Printze Fundazioko epaimahaiako kideen arabera. Era berean, pianista eta musikagileek erreferentetzat dute artista hau, espainiar pianistarik goraipatuena eta espainiar musika-zerrenda mundu osoan zehar zabaldu duen musikaritzat.
Michigan, Carnegie-Mellon, Middlebury College eta Lleidako Unibertsitateetan honoris causa Doktorea da, eta Madrilgo Real Academia de Bellas Artes de San Fernando (
1981
), Granadako Real Academia de Bellas Artes de Nuestra Senora de las Angustias (
1984
), Bartzelonako Real Academia de Bellas Artes de Sant Jordi (
2000
), Londresko Royal Academy of Music eta Bavariako Arte Ederretako Akademiako Ohorezko Akademikidea izan zen.
Frantziako Arte eta Letren Orden eta Ohorezko Legioaren domina, Arte Ederren Merezimenduaren urrezko domina, Albeniz Fundazioaren Ohorezko domina, Kataluniako Generalitatearen urrezko domina eta Granadako Musika eta Dantzaren Jaialdiko ohorezko dominaz saritua izan zen.
Jasotako nazioarteko sarien artean honako hauek eskuratu zituen; Urteko Musikaria (
1982
,
New York
), UNESKOren Nazioarteko Musika Saria (
1995
,
Paris
), ibilaldi diskografikoan zehar jasotakoez gain.
Nazioko sarien artean,
1994ko
Arteen Asturiasko Printzearen sariaz gain, Arteen integrazioaren Yehudi Menuhin saria (
2004
), bi Onda (
1992
eta
2000
), Espainiako Sociedad General de Autoresen saria (
1983
), Nazioko Musika saria (
1984
), eta beste zenbait erakunde publiko nahiz pribatuk emandako sariak jaso zituen.
Alicia de Larrocharen irudiak ere omenaldi ugari izan ditu, Bartzelonako Udal-Kontserbatorio Nagusian
1999an
egin zena, Julia Carbonell de les terres de Lleida Orkestrak
2005ean
eskaini zuena, Premi Zanuy Ciutat de Berga Nazioarteko Piano Lehiaketa, Kataluniako Goi Musika Eskolak (
2006
) eta Madrilgo Reina Sofia Goi Musika Eskolak (
2009
) eskainitakoak esate baterako.