Alicia Valero Delgado
(
Zaragoza
,
1978ko
martxoaren 31
) ingeniaritza kimiko arloko
doktorea
da, Lurreko kapital
minerala
eta
exergia
kontuetan espezializatua. Mineral kritikoei buruzko Europako aditu handienetakotzat jo izan da.
[1]
Ingeniaritza Kimikoan
lizentziatua,
Zaragozako Unibertsitatean
, 2002an. Karrerako azken urteetan, hiru
Erasmus
egonaldi egin zituen: bi
Berlingo Unibertsitate Teknikoan
, 4. mailan eta ikasketa-amaierako proiekturako; eta beste bat Okzitaniako Tolosako Paul Sabatier Unibertsitatean, 5. mailan. 2005ean, Ekoeraginkortasun, Energia-aurrezte eta Alternatiba Energetikoei buruzko masterra lortu zuen, Zaragozako Unibertsitatearen berezko titulua.
Ingeniaritza kimiko
ko doktore gradua lortu zuen Zaragozako Unibertsitatean,
Lurreko kapital mineralaren
bilakaera exergetikoaren azterketari buruz doktore-tesiarekin
[2]
, 2008an defendatuta. Goiko lurrazal kontinentalaren batez besteko konposizio mineralogikoa kalkulatzeko,
Erresuma Batura
joan behar izan zuen,
British Geological Survey
(BGS) Geologia Ikerketa britaniarraren erakunde nagusira, bertatik bertara daturik esanguratsuenak ezagutzera,
Europako
erreferentziazko zentro geologikora.
Espainia
,
Australia
,
Frantzia
,
Errusia
eta
Poloniako
adituei galdetu behar izan zien barreiaturik zebiltzan hainbat datu.
Bere ikerketan ia ez zuen literatura zientifikorik aurkitu, eta opakutasun handia, itxikeria handia, sumatu zuen ateratzen ari den mineral kopuruaz. Aurkitu zuen benetan ez dakigula munduan zer ateratzen den eta zenbat ateratzen den, ez dakigula benetan zer geratzen den meategietan oraindik atera barik. Mineralen erauzketa nazioarteko merkatuaren menpe dago eta informazio garrantzitsua multinazional gutxi batzuen esku dago, oligopolio batzuek kontrolatzen dute eta badirudi ez dutela informazioa partekatzeko interesik.
[3]
Zaragozako Unibertsitateko
irakasle titularra da gaur egun, Industria Ekologiaren arloko arduraduna, 'Centro de Investigacion de Recursos y Consumo Energias (CIRCE)' horretan, Ikerketa Mistoko Zaragozako Unibertsitateko Institutuan.
[4]
[5]
[6]
Alicia Valeroren ikerketa-jardueraren ardatza baliabide naturalen erabileran eraginkortasun-soluzioak bilatzea izan da eta Lurraren kapital minerala ebaluatzeko
termodinamika
ren hatsarreak aplikatzea.
Nazioarteko lau aintzatespen jaso ditu.
[7]
Energiaren eta materialen azterketa eta optimizazioarekin zerikusia duten hogeita hamar bat proiektutan parte hartu du, horietako asko nazioarteko proiektuak izanik. Lehengai kritikoei buruzko nazioarteko aditu-talde batzuetako kide da.
[7]
Zaragozako Unibertsitateko CEMEX Iraunkortasun Katedraren koordinatzailea da eta
Raw Materials
(2017-2020) enpresako EIPko
Operational Groups
eko kidea da.
[8]
[9]
Halaber,
Madrilgo Unibertsitate Autonomoko
“GinTRANS2” Trantsizio Sozioekologikoei buruzko Diziplinaz Gaindiko Ikerketa Taldekoa da 2013tik.
[10]
Bere argitalpenen artean,
(Gaztelaniaz)
Thanatia. Los limites minerales del planeta
(Icaria Editorial, 2021),
(Ingelesez)
Thanatia: The Destiny of the Earth's Mineral Resources
(WSP, 2014), euskarara itzuliko balitz:
Thanatia
,
Planetaren muga mineralak
[11]
Antonio Valerorekin, aitarekin, lankidetzan egindako liburua nabarmentzen da.
[12]
Berrogeita hamar argitalpen baino gehiago ditu zientzia-aldizkarietan eta liburu-kapituluetan, bai eta nazioarteko biltzarretako komunikazioak ere.
[7]
Bere ikerketetan behin eta berriro agertzen da planetako
baliabide
mineralen agortzearen gaia eta behin eta berriro aztertzen du hirugarren industria-iraultzaren muga mineralak.
[13]
[14]
[15]
Ekonomia kapitalistak eta baliabide energetiko klasikoek ekarri zuten hazkunde esponentzial batzuk nolako mugak izango dituzten erakusten du, energia iturri batzuk eta lehengai batzuk nolako mugak ezarriko dizkioten hazkundearen ekonomiari erakusten ditu.
"
Ekonomia berdeak
" dituen mugak ere salatzen ditu Alicia Valerok (
energia
berriztagarriekin eta
bioerregai
ekin, ibilgailu hibrido eta elektrikoekin eta "smart" kontsumo-teknologia eta -objektuekin oinarritua) zeren
ekonomia berdea
k
taula periodiko
ko elementu guztien material eta mineralak behar ditu. Ekonomia berdeak baino gehiago, "Kolore anitzeko ekonomia" edo "Taula periodikoaren aroa" deitzen dio.
[16]
Lehengai kritiko deritze, eta oso urriak dira, hala nola
litioa
,
kobaltoa
,
indioa
,
teluroa
edo
lur arraroak
. Eta elementu horien erauzketak
gatazka armatu
ak elikatzen ahal ditu, erauzketaren kontrolagatik; ingurumen-kalte handiak eragiten dituzte, eta, beraz, zilegi diren erresistentziak.
Industria modernoan oso erabilgarri diren elementu kimiko horien banaketa geologikoa oso herrialde gutxitan kontzentratu da, eta herrialde horietako batzuk soziopolitiko ezegonkorrak dira. Alicia Valerok egiaztatu du mineralen birziklatzea oso zaila dela, oso zaila da birziklatzea hori egiteko diseinatu ez zen objektu bat.
[17]
[18]
Alicia Valerok dioenez, XXI. mendeko ekonomia deskarbonizatua eta digitala mineral-ekoizle handi horien mende egongo da; XX. mendean ekonomia fosilista
OPEP
ekoa izan zen bezala.
[16]
[19]
Erregai fosilen kontsumoarekin lotutako exergia gutxitu egingo da, ezinbestean, baina mineralen kontsumo handiagoaren kontura.
[16]
[6]
- 2009 Ohorezko aipamena: UCM Fundazioaren Ingurumen eta Iraunkortasun Saria bere doktore-tesiagatik.
[20]
- 2009
Best paper award SDEWES Conference
,
UNESCOk
A prediction of the exergy loss of the world's mineral reserves in the 21st century
, Alicia Valero, Antonio Valero eta Amaya Martinez.
[21]
- 2009 AusIMM
Best paper prize
5 paperetako bat da, eta 500 baino gehiago aurkeztu ditu
Exergy-A useful indicator for the sustainability of mineral resources and mining
. Alicia Valero, Antonio Valero eta Gavin Mudd.
- 2014
Best paper award ECOS 2014 An exergoecological analysis of the mineral economy in Spain
, Antonio Valero, Alicia Valero, Guiomar Calvo eta Oscar Arotz.
[22]
- 2020 Errekuperazioko Berrikuntzari emandako SIGRAUTO sarien II. Saria AWARE - Lehengai kritikoak birziklatzea proiektuagatik.
[23]