Alice Ann Munro
, jaiotzez
Alice Ann Laidlaw
(
Wingham
,
Ontario
,
1931ko
uztailaren 10a
-
Port Hope
, Ontario,
2024ko
maiatzaren 13a
)
Kanadar
ipuin
-
idazlea
izan zen,
ingelesez
idazten zuena. Gaur egungo ingelesezko literaturaren egile nabarmenetako bat da.
2013an
Literaturako Nobel Saria
jaso zuen.
Alice Munro Winghamen jaio zen, 1931an, Ontarioko probintzian, bere aitak, Robert Eric Laidlaw, azeri eta bisoiak hazten zituen etxalde batean. Ama, Anne Clarke Laidlaw (jaiotzez Chamney), eskola irakaslea zuen.
Bi urtez ingelesa ikasi zuen
Western Ontarioko Unibertsitatean
. Bertan ezagutu zuen James Munro.
1951
an ezkondu ziren eta senar-emazteak
Vancouverrera
joan ziren bizitzera.
1963
an, beren hiru alabak jaioak zirela,
Victoriara
aldatu ziren; bertan liburu-denda bat eduki zuen senarrarekin batera.
1972
an dibortziatu egin zen eta
Clintonen
(Ontario) hartu zuen bizilekua. Ontariora itzulitakoan, bere unibertsitate ohiko idazle-egoiliar bihurtu zen. Kontakizun laburrak idatzi zituen zenbait aldizkaritarako eta irratirako, eta baita telebistarako testuak ere
[1]
.
1976
an ezkondu egin zen, berriz ere, Gerald Fremlinekin.
Munro oso gazte hasi zen idazten, nerabe zelarik, eta
1950ean
argitaratu zuen bere lehen kontakizuna,
The dimension of a shadow
, oraindik ingelesa eta kazetaritza ikasten ari zenean Western Ontario Unibertsitatean.
Argitaratu zuen lehenengo kontakizun-bilduma
Dance of the happy shades
(
1968
) izan zen eta Governor General saria irabazi zuen lan honekin. Obra arrakastatsu honen ondoren
Lives of girls and women
(
1971
) argitaratu zuen; elkarri lotutako istorioz osatutako liburua.
1974
an
Something I've been meaning to tell you
(1974) istorio sorta argitaratu zuen.
1978
an
Who do you think you are?
(1978) lana argitaratu zuen (Ameriketako Estatu Batuetan
The beggar maid: stories of Flo and Rose
izenburuarekin kaleratua). Hau ere elkarri lotutako istorioz osatutako obra bat da eta lan honekin, bigarren aldiz, Governor General's Literary Award saria irabazi zuen.
1979
eta
1982
artean Australia, Txina eta Eskandinavian zehar ibili zen, bere lana aurkezten eta irakurketa publikoak egiten.
1980
ean Munro idazle-egoiliar izan zen Columbia Britainiarreko Unibertsitatean eta Queensland Unibertsitatean. 1982an
The moons of Jupiter
(1982) argitaratu zuen.
1980ko hamarkadaz geroztik Alice Munrok, gutxienez,
ipuin-bilduma
bat argitaratu du lau urtetik behin; azkenekoak
2001
,
2006
,
2009
eta
2012an
. Munroren istorioen lehen bertsioak aldizkarietan agertu izan dira sarritan, hala nola,
The Atlantic Monthly
,
Grand Street
,
Harper's Magazine
,
Mademoiselle
,
The New Yorker
,
Narrative Magazine
eta
The Paris Review
.
2013ko urriaren 10ean Literaturako Nobel Saria jaso zuen, eta orduan "ipuin modernoaren arloko haren maisutasuna" azpimarratu zen
[2]
. Kanadako lehen emakumea da Literaturako Nobel Saria jasotzen duena, eta munduko hamahirugarrena.
Alice Munroren ibilbide profesionalean nabarmentzekoa da Douglas Gibson editorearekin izan duen harreman luzea. Gibsonek Macmillan Kanada argitaletxea utzi zuenean bere editorial propioa sortzeko (Douglas Gibson Books), Munrok, Gibsonekin lanean jarraitzeko, utzi egin zuen bere ordura arteko argitaletxea. Orduz geroztik bien arteko harreman profesionala mantendu egin da. 2011ean, Gibsonek bere memoriak argitaratu zituenean, Munrok idatzi zion sarrera eta, gaur egun ere, maiz azaltzen da Gibson Munroren ordez, azken honek, osasun arazoak direla-eta, ezin duenean agerraldi publikoetara joan.
Munroren ipuin-bildumak hamahiru hizkuntzatara itzuli dira, tartean euskarara. 2012an
Nagore Tolosak
Meettok argitaletxearen eskutik Munroren
Too much happiness
(2009) itzuli zuen euskarara,
Zorion handiegia
izenburuarekin.
2018
an Isabel Etxeberriak Erein eta Igela argitaletxeen eskutik
Hateship, Friendship, Courtship, Loveship, Marriage
(2001) itzuli zuen euskarara
Etsaiak, lagunak, ezkongaiak, maitaleak, senar-emazteak
izenburuarekin.
Bere lanen ezaugarri nabarmenetako bat xehetasun eta nabardurei eskaintzen dien atentzioa da
[3]
. Bere pertsonaiak objektibotasun eta zehaztasun handiarekin erakusten ditu, sentimendu sakon eta konplexuak azalduz eta beren psikologian sakonduz; maiz idazle errealistatzat hartu izan da
[4]
. Teknika errealista hau
James Agee
eta
Eudora Welty
estatubatuar idazleek eragina da. Izan ere, Munrok berak onartu du hainbat emakume idazleen hasierako eragina:
Katherine Anne Porter
,
Flannery O’Connor
,
Carson McCullers
edo lehen aipatutako Eudora Welty. Eta bi gizonezko narratzaileena: James Agee eta bereiziki
William Maxwell
.
Munroren istorioetako asko Hurongo konderrian, Ontarion, kokatzen dira
[5]
. Eskualdeari lotutako ikuspuntua bere fikzioaren ezaugarrietako bat da. Herri txikiei buruzko bere istorioak Estatu Batuetako landa-hegoaldeko idazleen kontakizunekin alderatzen dira.
William Faulkner
eta Flannery O’Connorren istorioetan gertatzen den moduan, Munroren pertsonaiek, maiz, ohitura eta tradizio errotuei aurre egin behar diete, baina haien erreakzioa lasaiagoa izaten da, Estatu Batuetako hegoaldeko idazleek sortutako pertsonaiekin alderatuz gero. Bere pertsonaia maskulinoek gizon arruntaren funtsa jasotzen dute; aldiz, emakumezko pertsonaiak konplexuagoak dira.
Munroren lanak maiz kontakizun laburren idazle handienekin konparatu ohi dira. Bere istorioetan,
Txekhovenetan
bezala, tramak ez bide du garrantzi handirik eta “ez da askorik gertatzen”; izan ere, bere literatur mundua eguneroko bizitzan kokatzen da
[6]
. Bere idatzietan, bereiziki lehen istorioetan, maiz azaltzen den gaia da heldutasunera iristen den neskatilarena, familiarekin eta haurtzaroko hiri txikiarekin bakeak egiten dituena. Lan berriagoetan,
Etsaiak, lagunak, ezkongaiak, maitaleak, senar-emazteak
(2001) eta
Runaway
(2004) kasu, aldatu egin du bere ikuspuntua, helduaroan bakarrik dauden emakumeez eta zaharren nahigabe eta bizipenez aritzen da
[7]
. Bere estiloaren ezaugarria da pertsonaiek gertaera bat argitzen duen eta hari zentzua ematen dion errebelazio bat bizitzea
[8]
.
Hiru aldiz irabazi du Governor General’s Award Saria (1968, 1978, 1986).
1998an Estatu Batuetako National Book Critics Circle Award saria irabazi zuen
The love of a good woman
lanagatik.
Espainian, 2005ean
Javier Marias
idazleak Premio Reino de Redonda saria eman zion, eta 2011an Premio Tormenta saria irabazi zuen
Zorion handiegia
liburuagatik.
2013an
Literaturako Nobel Saria
jaso zuen.
Gainera, beste sari hauek ere irabazi ditu: Giller Prize (1998, 2004), Rea Award, Lannan Literary Award, W. H. Smith Library Award, Man Booker International Prize, Marian Engel Award eta Premio Ennio Flaiano.
Munroren lanek egokitzapen diferenteak izan dituzte zineman:
Martha, Ruth and Edie
(1988),
Edge of Madness
(2002),
Away from Her
(2006),
Hateship, Loveship
(2013) and
Julieta
(2016).
- Selected Stories
(1996)
- No Love Lost
(2003)
- Vintage Munro
(2004)
- Alice Munro's Best: A Selection of Stories
? (Toronto 2006)
Carried Away: A Selection of Stories
? (New York 2006)
- New Selected Stories
(2011)
- Lying Under the Apple Tree. New Selected Stories
(2011)
- Family Furnishings: Selected Stories 1995-2014
(2014)
- Zorion handiegia
(
Too much happiness
)
Meettok
,
2012
. Itzultzailea:
Nagore Tolosa.
- Etsaiak, lagunak, ezkongaiak, maitaleak, senar-emazteak
(
Hateship, Friendship, Courtship, Loveship, Marriage
)
Erein
,
Igela
,
2018
. Itzultzailea:
Isabel Etxeberria
(2019. urteko
Itzulpengintza
arloko
Euskadi Saria
)
[9]
.
- ↑
≪Nola hasi zen Alice Munro istorioak asmatzen | Boligrafo gorria≫
www.argia.eus
(Noiz kontsultatua: 2019-01-25)
.
- ↑
Munro, Alice. (2018).
Etsaiak, lagunak, ezkongaiak, maitaleak, senar-emazteak.
Erein, Igela, 7 or.
ISBN
978-84-9109-054-0
.
.
- ↑
Hernaez Lerena, Maria Jesus. (1998).
Exploracion de un genero literario, los relatos breves de Alice Munro.
Universidad de La Rioja, 347 or.
ISBN
978-84-694-0183-5
.
.
- ↑
≪Monica Carbajosa: Alice Munro. El dominio del cuento- nº 46 Especulo (UCM)≫
webs.ucm.es
(Noiz kontsultatua: 2019-09-27)
.
- ↑
(Ingelesez)
Doughty, Louise. (2012-11-25).
≪Dear Life by Alice Munro ? review≫
The Observer
ISSN
0029-7712
.
(Noiz kontsultatua: 2019-09-23)
.
- ↑
Munro, Alice. (2018).
Etsaiak, lagunak, ezkongaiak, maitaleak, senar-emazteak.
Erein, Igela, 9 or.
ISBN
978-84-9109-054-0
.
.
- ↑
Munro, Alice. (2018).
Etsaiak, lagunak, ezkongaiak, maitaleak, senar-emazteak.
Erein, Igela, 10-11 or.
ISBN
978-84-9109-054-0
.
.
- ↑
Lerena, Maria Jesus Hernaez. (2013).
≪Nobel de literatura para una escritora canadiense: Alice Munro≫
Fabula: revista Literaria
(35): 60?62.
ISSN
1698-2800
.
(Noiz kontsultatua: 2019-09-27)
.
- ↑
Astiz, Inigo.
≪Juan Carlos Etxegoien 'Xamar' eta Isabel Etxeberria dira saiakerako eta itzulpengintzako Euskadi saridunak≫
Berria
(Noiz kontsultatua: 2019-10-18)
.
|
---|
1901?1925
| | |
---|
1926?1950
| |
---|
1951?1975
| |
---|
1976?2000
| |
---|
2001?egun
| |
---|
1: Ez zuten eman
|