Wikipedia, Entziklopedia askea
Alfredo Kraus Trujillo
(
Las Palmas Kanaria Handikoa
,
Espainia
,
1927ko
azaroaren 24a
-
Madril
, Espainia,
1999ko
irailaren 10a
)
espainiar
tenorra
izan zen.
Zarzuelan
lan egin ondoren, operari ekin zion.
Jules Masseneten
Werther
operan interpretazio gogoangarriak egin izan zituen bere ibilbide luzean.
Valentzian
,
Bartzelonan
eta
Milanen
egin zituen kantu ikasketak.
Zartzuela
abestu zuen Espainian eta
1958an
Bartzelonako
Liceoan egin zuen aurkezpena. Ondoren
Londresko
Covent Garden (1959),
Chicagon
(1962) eta
New Yorken
(1966).
Munduko tenorrik ospetsuenetako bat izan zen. Irabazi zituen sarien artean aipagarria da
1984
. urtean lortu zuen Laura Volpi Nazioarteko Saria.
Ahotsez tenor lirikoa zen; teknika harrigarria zuen. Interpretazio aipagarriak zituen
Verdiren
Rigoletto
,
Gounoden
Fausto
,
Masseneten
Werther
, baita
Bellini
,
Donizzetti
eta
Rossiniren
lanak.
Gayarre
(1959) filmaren antzezle nagusia izan zen,
Julian Gaiarre
euskal tenorea antzeztuz.