Wikipedia, Entziklopedia askea
Guillermo Leon Saenz Vargas
(
Bogota
,
1948ko
uztailaren 22a
-
Suarez
,
2011ko
azaroaren 4a
[1]
)
Alfonso Cano
moduan ezagutua,
FARC-EPko
mendebaldeko blokeko nagusia izan zen
2008ko
maiatzaren 25etik
gutxienez,
Manuel Marulandaren
ordez. Azken honen heriotzaren ondoren munduan denbora gehien gerrillari gisa aritu zena kontsideratzen da.
Antropologoa
izan zen eta horrez gain zuzenbide ere ikasi zuen.
1970eko hamarkadan
Kolonbiako Alderdi Komunistan
militatu zuen. Bertan bertako arduradunetako bat izatera heldu zen. Garai horretan nahikotan atxilotua izan zen.
1980ko hamarkadan
gerrillan sartu zen eta
Union Patroticaren
sorreran parte hartu zuen,
Belisario Betancur
presidentearekin egindako bake negoziazioen parte gisa.
Paramilitarrek eta militarren Union Patrioticako 3.000 militante desagerrarazi edo erail zituzten eta orduan FARCeko ipar-ekialdeko atalaren arduraduna izan zen,
Uraba
eskualdean,
Panamarekin
mugan.
2000tik
aurrera
Kolonbia Berriko Mugimendu Bolibartarraren
arduraduna izan zen. Bere aurka 47 atxilotze agindu zituen, horietako bat
Interpolena
. Hala ere
Cesar Gaviriarekin
Caracasen
eginiko negoziazioetan eta
Mexikoko
Tlaxcalan
egin zirenetan berak hartu zuen parte.
2011n
Kolonbiako Armadak
Operacion Odiseo
izeneko setioan tiroz hil zuen
[2]
.