Wikipedia, Entziklopedia askea
Alexandro Joan Cuza
(
errumanieraz
:
Alexandru Ioan Cuza
;
Barlad
,
Moldavia
,
1820ko
martxoaren 20a
-
Heidelberg
,
Alemaniar Inperioa
,
1873ko
maiatzaren 15a
)
Errumaniako
lehen
printzea
izan zen.
Moldaviako
familia
noble
batean sortu zen. 1858. urtean
Bukaresteko
Divan ad hoc
biltzarrean (
Valakiaren
eta Moldaviaren etorkizuna erabakitzeko eratu zena) aukeratu zuten ordezkari, eta ondoko urtean Moldaviako eta, geroago, Valakiako printzea (bi lurralde horiek osatu zuten, batera, Errumania).
Cuza saiatu zen Errumania eraberritzen, eta horretarako munta handiko erreformak bideratu zituen: nekazaritza-erreforma, komunikabideen hobekuntza, Unibertsitateen hedapena eta Elizaren ondasunen
desamortizazioa
. Neurri horiek ondoeza ekarri zuten aberatsen artera, eta, arazo askoren ondoren, agintea utzi behar izan zuen.
[1]