Alexandre de Miller de La Cerda
[1]
(
Fontenay-sous-Bois
,
1948ko
abenduaren 26a
-)
Euskal Herriko
kazetari
, idazle eta
historialaria
da.
Biarritzez
eta
Euskal Herri
osoaz ikerketa lan ugariren egilea da, baita bere familia jatorri bereziarekin lotutakoena ere, historiaz, kultura zein ondareaz; animatzaile kulturala, bereziki Biarritzen antolatzen diren ekimen askotako bultzatzailea da eta
Ipar Euskal Herriko
kultura giroan erreferentzietakoa.
Poliglota
da eta horren baitan
euskalduna
ere bada.
Bere familiaren
genealogia
oso berezia da. Arbasoak
Gaztelako Erresumako
noblezian ditu: Alfonso de La Cerda (
1270
-
1324
) Gaztelako Koroa lortzen saiatu zen arrakastarik gabe,
Alfontso X.a Gaztelakoak
bera errege izateko izendatu arren.
La Cerda noble etxea
Medinaceli noble etxearen
jatorria da
[2]
.
Familiak
Ondorengotzaren Gerrarekin
1711n
Espainiatik
alde egin zuten eta zenbait gorabeheraren ostean
1761ean
Errusian
plantatu.
Tsarren
agindupean jarri, ortodoxo bihurtu eta senideen arteko ezkontza ugariren bidez
Baltiko
aldeko nobleziarekin eta Errusiako
aristokrazia
ortodoxoarekin
bat egin zuten.
XX. mendean
zehar
Biarritzek
giro aristokratikoetan lortu zuen ospeak deituta orduantxe hasi ziren
Lapurdira
familiak egin zituzten bisitaldiak; lehena
1906an
izan zen.
Alexandre de Roberty
jenerala
, La Cerdako kondea eta
Alexandre de La Cerdaren
birraitona
boltxebikeek
hil zuten eta
Alexandre von Miller
aitona
Nikolas II.aren
txanbelana
,
Errusiako
Kanpo Arazoetarako ministro ordea eta
Kaunaseko
(orduan
Kovno
) nobleziaren marexala izan zen
[3]
.
Sophie de Roberty de La Cerda
bere izeba
erretratu
egile ospetsua izan zen.
Paris
aldeko
Fontenay-sous-Boisen
jaioa, sei hilabete zituela joan zen
Biarritzera
amonarenera.
Batxilergo
ikasketak
1967an
amaitu zituen Parisko
Ecole Massillon
pribatuan. Hiri berean
Medikuntza
ikasketak egiteari ekin zion baina
Yale Unibertsitatean
egonaldia egin eta gero bere urratsak komunikazioaren eta hedabideen mundura bideratu zituen.
Nabarmentzeko moduko lehen parte hartze publikoa
1971ean
izan zen;
1930eko hamarkadako Ez Konformistei
buruzko eztabaidan
Robert Aron
,
Thierry Maulnier
,
Jean de Fabregues
,
Thierry Pfister
edota
Patrick Poivre d'Arvorrekin
batera
[4]
.
Haurtzaroko
Biarritzera
bueltatuta,
1968an
hasi zen
irratigintzan
Bilbo
,
Santander
eta
Donostiako
Radio Popularren
lehen eta
Loiolakoan
geroago;
1969
-
1974
aldian
Radio-France
izeneko proiektua (Espainiara zihoazen turista frantsesei zuzendua) sortu eta zuzentzea hurbilpen honetan lagungarri suertatu zitzaion.
1978ko
abuztuan
Radio Adour Navarre
izeneko irratia sortu zuen;
Ipar Euskal Herrian
eta
Gaskoinian
lehena izan zen eta ia inork halakorik egiten ez zuen garaian
euskarari
nahiz
okzitanierari
lekua eskaini zien, agintariek honelako irratiak bultzatzeko jartzen zituzten oztopoei aurre eginez. Harrezkero hainbat hedabidetan aritzen diren kazetari euskaldun askoren eskola izan zen
[5]
; han
Piarres Lafitte
aritu zen, besteak beste. 10 urtez irratiaren zuzendaria izan zen; garai horretan hasi zen Euskal Herriko eta Gaskoiniako
historia
eta zibilizazioari buruz ikertzen eta hala segitu zuen geroago
Bordeleko
Courrier Francais
,
La Gazette de Biarritz
edo
El Diario Vascon
. Azken honetan bezala,
1979tik
Deian
eta
Radio Euskadin
Ipar Euskal Herriaz
Hegoaldean informatu zuen; irrati publikoaren Bidasoaz haraindiko lehen kazetaria izan zen.
Idatzizko zein ikus-entzunezko beste hedabide batzuetan ere aritu da kolaboratzaile:
Journal de la Franco-phonie
,
Fiesta brava
...
Association Francaise de Relations Publiques
delakoan
Akitaniako
presidente orde funtzioa bete izan du.
Urtero kostaldeko hiriko Kasinoan egiten den
Biarrizko Liburu Saloia
bultzatu eta antolatzen du;
2010ean
7. edizioa izan zen. Ildo beretik
1950eko hamarkadan
sortu eta geroago desagertu zen
literaturaren
arloko
Trois Couronnes Saria
berrantolatzen ibili da eta
2009tik
sari banaketa aipatu Liburu Saloiaren harira egiten da,
de La Cerda
epaimahaiaren buru dela
[6]
.
Familiaren jatorrietakoa den
Errusia
ere izan du gogoan eta Euskal Herria -bereziki
Biarritzen
izan duten eta duten presentzia- eta herrialde
eslaviarraren
arteko harremanak zenbait ekimenekin bultzatu ditu:
Anne emaztea ere -izen osoz
Anna Olegovna
eta jaiotzaz Tolstoiko kondesa-
Saint-Germain-en-Layen
(
Yvelines
) jaiotako errusiar jatorriko noblea da.
Batez ere bi hedabide hauetan egiten du lan:
Atlantica
hilabetekarian eta
Cigares & Co
aldizkarian ere kolaboratzen du eta
Biarrizko Kasinoan
asteartero egiten den
Mardis de l'Histoire
("Historiaren astearteak") ekitaldian hizlari aritzen da.
Egun familiak
Biarritzen
,
Behauzen
(
Amikuze
) eta
Sent Marcaun
(
Gironda
,
Okzitania
) dituen etxeen artean banatzen du denbora. Azken honetan
Chateau Miller La Cerda
izenpean
ardoa
ekoizten dute
Bordeleko ardoaren
eremuaren barruan
[10]
.
Idatzi dituen liburuetan bere biografia eta bizitzan zehar garatu dituen gai kutunak islatzen dira.
- Biarritz Folies
,
CBR
,
1996
.
- Pays Basque entre Nive et Nivelle
,
Editions Privat
,
1996
.
- Histoire et Anecdotes du Casino de Biarritz
,
Editions du Casino de Biarritz
-CBR
,
1997
.
- Napoleon III, Eugenie et la Chapelle Imperiale
,
CBR
,
1998
.
- Les Secrets de la Cuisine Basque
,
Atlantica
,
1999
.
- La Tournee des grands-ducs
,
Atlantica
,
1999
.
- Nathalie de Serbie, la reine errante
,
Atlantica
,
2000
.
- Pablo de Sarasate
,
Carres Musique
Seguier
,
2001
.
- Le Pays Basque d'Antan. Lehengo Euskal Herria
,
HC
,
2008
. Bilduma pribatuetatik ateratako 500 txartel postal.
- Le Pays Basque
,
Sud Ouest
,
2009
.
- Les Histoires Extraordinaires du Pays Basque
,
Editions du Pays Basque
,
Baiona
,
2010
[11]
.
- Couleurs de Biarritz
,
Sud Ouest
-
Cairn
.
De La Cerdaren'
testuak eta
Claude Marissalen
akuarelak
[12]
.
Euskal Herrian
jasotako azken bi ohore hauek bereziki preziatzen ditu; hauxe zioen de La Cerdak
[15]
: ≪ Sarako Biltzarreko sariak neure zoriontasuna asebetetzen du eta Eusko Ikaskuntzak eta Baionako Herriko Etxeak euskal kulturaren ohorezko sariduna izateagatik emandako makila neure betiereko "marexal makila" izango da. ≫