Wikipedia, Entziklopedia askea
Alexander Hamilton
(
Charlestown
,
Nevis
,
1755
edo
1757ko
urtarrilaren 11
–
New York
,
1804ko
uztailaren 12a
)
estatubatuar
politikaria izan zen.
George Washingtonen
laguntzaile eta idazkaria izan zen
Independentzia Gerran
.
Alderdi Federalistaren
sortzaile eta
AEBetako konstituzioaren
bultzatzaileetakoa izan zen.
Estatua zentralizatzeko joera agertu zuen eta, hain zuzen, bera Washingtonen Diruzaintzako Idazkaria zela,
Washington
bihurtu zen AEBko hiriburu 1790tik aurrera, horretarako propio sortutakoa.
Finantza-idazkari izanik (1789-95), banku-sistema nazionala eratu zuen,
[1]
Estatu Batuetako Lehenengo Bankua
garatuz. Alde horretatik, gogor egin zioten
jeffersondarrek
. Hain zuzen, hauteskunde-liskar baten ondoren,
Aaron Burr
presidenteordeak
duelu
batean hil zuen.
[2]
Hamiltonek toki berezia du Estatu Batuetako pertsonaia nabarmenen artean, dolar diru paperen irudietan azaltzeraino. Estatu Batuen egungo garapen kapitalistaren aitzindaritzat hartzen da eta, beraz, aintzaz jantzia Estatu Batuetako historiografian. Hain zuzen, Hamilton AEBko kapitalismo finantzarioaren bultzatzaile nagusia izan zen. Aldiz, Estatu Batuetan bertan, zenbait zirkulutan (liberalak, Demokrata batzuk) gogor gaitzesten dute, britaniar interesen mesedetan jokatzen zuelakoan.
- ↑
Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa.
Hamilton, Alexander.
.
- ↑
Freeman, Joanne B. (1996ko apirila).
Dueling as Politics: Reinterpreting the Burr?Hamilton Duel.
in:
William and Mary Quarterly
. 53, 289?318 or.
doi
:
10.2307/2947402
.
.