Wikipedia, Entziklopedia askea
Aleutiera
[1]
(aleutieraz:
unangam tunuu
[2]
)
eskimo-aleut familiako
hizkuntza da.
Aleutiarretan
,
Pribilof
eta
Komandante uharteetan
bizi den herri
aleuten
hizkuntza da. 1995ean 305 aleutiar hiztun zeuden baina egun 100-150 besterik ez dago.
[3]
Aleutiera hizkuntza eskimalekin (
yupikera
eta
inuitera
) batera baino ez dago eskimo-aleut taldean. Ekialdeko Aleutiera eta Atkan bi dialekto talde nagusiak dira. Ekialdeko taldearen barruan Unalaska, Belkofski, Akutan, Pribilof uharteetakoa, Kashega eta Nikolski dialektoak daude. Atkan taldearen barruan, Attu, Bering uhartea eta Copper (edo Mednyy) uharteko dialektoak daude.
Aleutiera, eskimo-aleut talde linguistikoarekin batera, morfologia opako eta nahasia du. Lehenago uste izan zen
hizkuntza ergatiboa
zela,
[4]
baina
Alaskako Unibertsitatean
egindako ikerketa batek frogatu du, bere eskimo-aleut ahaideekin harremana duen arren, aleutierak arbaso komunaren talde linguistikoaren ergatibitatea hautsi duela. Aleutieraren estilo polisintetikoak, aldiz, tokiko hizkuntza artiko eta siberiarren eragina erakusten du.
[5]
- ↑
Euskalterm
: [Hiztegi terminologikoa] [2002]
- ↑
(Ingelesez)
Bergsland, Knut. (1994).
Aleut Dictionary = Unangam Tunudgusii: an unabridged lexicon of the Aleutian, Pribilof, and Commander Islands Aleut language.
Alaska Native Language Center, University of Alaska
ISBN
978-1-55500-047-9
.
.
- ↑
(Ingelesez)
Alaska Native Languages: Population and Speaker Statistics.
Alaska Native Language Center, University of Alaska Fairbanks
.
- ↑
Bergsland, Knut. (1997).
Aleut Grammar = Unangam Tunuganaan Achixaasix.
Fairbanks, AK: Alaska Native Language Center, University of Alaska
ISBN
1-55500-064-9
.
.
- ↑
Berge, Anna. (2006).
Nii?u?is Mataliin Tunuxtazangis: How the Atkans Talk (A Conversational Grammar).
Fairbanks, AK: Alaska Native Language Center, University of Alaska
ISBN
6-416-22491-11
.
.