Alejandro Sanz
, benetako izenez
Alejandro Sanchez Pizarro
(
Madril
,
Espainia
,
1968ko
abenduaren 18a
- ) musikari, musikagile eta abeslari
espainiarra
da.
Maria Pizarro eta Jesus Sanchezen seme txikiena da. Madrilgo
Moratalaz
auzokoa da. Bere aitak eragin handia izan zuen musikan Alejandrorentzako. Gaztetan, hainbat taldetan parte hartu zuen, baina bere ibilbide musikala ez zen hasi
1980ko hamarkadaren
bukaera arte,
Los chulos son pa´ cuidarlos
diskoarekin eta
Alejandro Magno
izenarekin, baina ez zuen zorterik izan.
1991an
,
Warner
diskoetxearekin sinatu eta
Viviendo deprisa
diskoa atera zuen hamar abestirekin. Horien artean
Los dos cogidos de la mano
,
Pisando fuerte
eta
Se le apago la luz
abestiak.
1993an bere bigarren diskoa,
Si tu me miras
,
Londresen
grabatu zuen. Miguel Angel Arenas ekoizleak parte hartu zuen lehen diskoan bezalaxe. Diskoak arrakasta handia izan zuenez, 1994an akustiko berezi bat egin zuen,
Viviendo deprisa
eta
Si tu me miras
diskotik bost abesti bana hartuz.
1995ean,
La fuerza del corazon
singlearekin beste herrialdeetan ezaguna egin zen eta
Alejandro Sanz 3
diskoak 1.800.000 ale saldu zituen.
1997an Mas diskoarekin,
Corazon partio
abestiarekin 70 aste egon zen abesti hoberena bezala, munduan 7.300.000 disko salduz.
1998an Malu abeslariari babesa eman zion eta
Aprendiz
abestia idatzi zion.
Maluk
400.000 kopia saldu zituen.
2001an,
The Corrs
taldearekin lan egin zuen
Me ire
abestia ingelesez grabatzeko (
The hardest
) eta The Corrs abestiaren One Night gazteleraz grabatzeko (
Una noche
).
2003an
No es lo mismo
atera zuen kalera. 2005ean
Shakirarekin
lan egin zuen eta arrakasta handia izan zuen. Horregatik, MTV Music Awardsen galaren hasieran abestu zuen.