Albitarren aurkako Gurutzada
|
---|
Gurutzadak
|
Languedoceko mapa politikoa Albitarren aurkako Gurutzadaren hasieran
|
Data
| 1209
-
1229
|
---|
Lekua
| Languedoc
|
---|
Emaitza
| Gurutzatuen eta frantziarren garaipena
|
---|
|
|
|
|
|
|
|
Albitarren aurkako Gurutzada
(
okzitanieraz
:
Crosada dels albigeses
;
frantsesez
:
Croisade des Albigeois
)
Eliza Katolikoak
burututako
gurutzadetako
bat izan zen, Elizaren buruzagi kontserbadoreenek
heresiatzat
jotzen zutenarekin amaitzeko helburuarekin. Ondorioz
Frantziako erresumak
Okzitania
konkistatu zuen
[1]
.
Kataroak
XII.
eta
XIII. mendeetan
oso ezaguna izan zen kongregazio kristau bat osatzen zuten. Albitar izenarekin ere ezagunak ziren,
Albi
hiriari erreferentzia eginez, bertan baitzegoen kataroen gotorleku handi bat.
Europa
osoan zabalduta zeuden arren,
Frantziako
Languedoc
eskualdean zuten indar gehien.
X. mendeko
bogomilo
en sektaren adar bat ziren. Gurutzea tortura eta heriotzaren sinbolo maltzurra zela uste zuten eta
Erromako
elizak erlikien salmentarekin egiten zuen negozioa gaitzesten zuten.
Mende oso batean zehar, Elizaren ordezkariak kataroekin bildu ziren, sekta honekin amaitu, bere kideak katolizismora bihurtu eta Aita Santuaren aginpidea onar zezaten, emaitza gutxirekin.
Inozentzio III.a
Aita Sainduak
, sektak kristautasunaren nagusitasuna arriskuan jartzen zuela eta anti-eliza gisa antolatu nahi zuela erabaki zuen.
1209an
neurri zorrotzagoak hartu zituen, albitarren aurkako
gurutzada
bat deituz, bereziki odoltsua eta krudela izan zena. Frantzia iparraldeko nobleak gurutzada honetan parte har zezaten, Inozentzio III.ak hegoaldeko lurretaz (askoz ere aberatsagoak eta zibilizatuagoak zirenak) bereganatzeko baimena eman zien. Zaldun hauetako bat
Simon IV.a Montfortekoa
izan zen, lurraldeko biztanleetan izua zabaldu zuena.
Simon Montfortekoaren indarrak
Beziersko
hirira
1209ko
ekainean
heldu ziren, berau setiatuz eta biztanle katolikoei kataroak entregatzea aginduz, eskumikatzearekin mehatxatuz. Garai hartan hori zen mehatxu larria zen arren, hiritarrek ez zuten amore eman. Montforten tropekin izan zen
Aita Sainduaren
ordezkari Arnaud Amaury-ri
[2]
orain nola jokatu behar zen galdetzean, honako erantzun zuen:
Ez ezazue inongo klase sozial, adin edota sexu arrazoiengatik errukirik eduki. Kataroak edo katolikoak, hil itzazue denak. Jainkoak jakingo du bereak bereizten
. Horrela, Montforten soldaduek 15.000 gizon, emakume eta haur erail zituzten, 200 bat bakarrik zirelarik kataroak.
Beziersko gertakari hauei Narbona eta Carcasonakoak gehitu zitzaizkion, bertako biztanleek ihes egin behar izan zutelarik gurutzatuen esku ez erortzeko. Lur guztiak Monfortek berarentzako hartu zituen, bere burua Beziers, Narbona eta
Carcasonako
bizkonde izendatu zuelarik.
Gurutzadak aurrera jarraitu zuen, gero eta odoltsuago.
Lavaurren
defendatzaile guztiak urkatuak izan ziren.
Bramen
gizon guztiei begia atera eta sudurrak moztu zizkieten. Hiriak errez erortzen ziren, bertako gotzainek ateak irekitzen baitzizkieten gurutzatuei (agian Simon Montfortekoak garaituen lurrak beraiekin banatzen zituelako).
Raimundo VI.a Tolosakoak
, eraildako biztanleen jaun feudaletako bat, sarraski hau gelditu nahi izan zuen eta Inozentzio III.arekin elkartu zen, baina honek Montforti eman zion bere babesa. Orduan
Piarres II.a Aragoikoaren
laguntza eskatu zuen, baina hau koldartu eta Raimundo VI.a bakarrik utzi zuen Montforteko Simeonekin akordio bat sinatuz. Gauzak horrela, gurutzatuek
Tolosa
setiatu zuten eta
1213rako
, Trencavel leinuko lur guztiak konkistatuta eta
Tolosako
biztanle guztiak atxilotuta zeuden.
1215erako
, Simon Montfortekoak kataroek abandonatutako gaztelu askoren jabe zen eta
Espainiako
Luis printzea berarekin bat egitea lortu zuen.
1216an
Montforten indarren lehen porrota garrantzitsua nozitu zuten
Beaucairen
, baina indarrak berrantolatu eta bigarrenez jabetzeko gai izan ziren.
Lourdesen
ere garaituak izan ziren, Gurutzada Albitarraren mendebaldeko mugan.
1217ko
udazkenean
Raimundo VII.ak,
Aragoiko Erresumarekin
batera,
Tolosaz
jabetu zen. Hurrengo
udaberrian
Montfortek hiria berriro setiatu zuen baina
1218ko
ekainaren 25an
emakume talde batek maneiatutako artilleria makina batek jaurtikitako harri baten kolpeagatik hil zen
[3]
.
Hainbat pertsonaiek Simon Montfortekoaren tokia hartzen saiatu ziren, tartean
Luis Frantziako printzea
,
1219an
Marmande
konkistatu zuena, hiria arpilatuz eta bertako biztanleak
heresiagatik
errez.
Simon Montfortekoaren heriotzak gurutzatuak buruzagi indartsurik gabe utzi zituen, Raimundo VII.ak Beziersen garaipena lortzea eragin zuena. Gurutzatuen etengabeko porrotei esker kataroak berrindartu egin ziren, hainbeste ze
1224an
1209ko
mailan zeuden.
1226ean
Pieusseko Kontzilio Kataroa ospatu zen, non Rasseseko Apezpikutza Kataroa ezartzea erabaki zen. Honek
Luis VIII.ak
gurutzada berri bat agintzea ekarri zuen,
Avignon
4 hilabeteko setiopean jarriz eta Pere Isarn, Carcasonako Gotzain Kataroa sutan errez.
Honen ondoren hiri eta gaztelurik gehienak borrokatu gabe errenditu ziren, jendea gerraz nazkatuta zegoela adierazten duena. Kataroen azken enklabea
Tolosa
zen, Raimundo VII.aren agindupean eusten zuena, baina azkenean
1229ko
apirilaren 12an
akordio bat sinatzea onartu zuen, non kataroen aurka borrokatzea,
Tolosako
defentsak eraistea eta kalte ordain gisa dirutza handi bat ordaintzea onartu zuen.
Ordutik aurrera
Inkisizioa
Tolosa eta
Languedoc
osoan ezarri zen, kataroak jazarriak, torturatuak eta sutan erreak izan ziren. Honek Tolosa,
Albi
, Narbona eta
Montsegurren
altxamenduak sortu zituen. Azken hiri honetan
1232tik
aurrera Eliza Kataroaren egoitza nagusia ezarri zen, non ondo babestutako gaztelu bat zuten.
1242an
, Montsegurreko zaldunek Gillen Arnau inkisidore eta bere eskolta guztia hil zituzten. Honen ondoren Montsegurren setioa hasi zen, 10 hilabete iraun zituena.
1243an
hasi eta
1244ko
otsailerako
hiritar guztiak errendituta zeuden. Berrehun eta hogei kataro bizirik erreak izan ziren.
1255eko
Queribusko
setioak, gotorleku kataro txiki bat, Gurutzada Albitarraren amaiera ekarri zuen. Ordurako, inkisizioak Eliza Kataroa desegitea lortu zuen.
- ↑
Joxe Azurmendik
irakurketa politiko-erlijiosoa eginez Erromako elizak Okzitania Frantziari eman ziola esango du. Ik. Azurmendi, J. 2023: "Kataroen gurutzada" in
Europa bezain zaharra
, Andoain, Jakin. 47. or.
- ↑
Azurmendi, J.
2023: "Kataroen gurutzada" in
Europa bezain zaharra
, Andoain, Jakin. 50. or.
- ↑
Gertaera hori
Simone Weilek
David eta Goliaten Bibliako pasartearekin konparatuko du. Bestalde, Simone Weil berak XIII. mendean frantsesek okzitaniarren aurka egindakoa naziekin konparatuko du 1943ko Frantzia okupatuan. Ik. Azurmendi, J. 2023: "Kataroen gurutzada" in
Europa bezain zaharra
, Andoain, Jakin. 53. eta 59. or.