Wikipedia, Entziklopedia askea
Albert Finney Jr.
, (
Salford
,
1936ko
maiatzaren 9a
-
Londres
,
2019ko
otsailaren 7a
) aktore
britainiarra
izan zen.
Salforden 1936an jaio zen Albert Finney, hark esan izan zuen moduan, "klase ertain-baxuko" familia batean. Baliabide faltagatik, ezin izan zuen unibertsitatean sartu, baina laster bideratu zuen bere gogoa arte dramatikoaren esparrura:
Royal Academy of Dramatic Arten
egin zituen ikasketak, eta
Royal Shakespeare Companyn
sartu zen gero.
[1]
Antzokietan dramaturgoaren hainbat obra interpretatu ostean, 1960. urtean egin zuen jauzi zinemara.
The Entertainer
filmarekin egin zuen debuta, eta
Saturday Night and Sunday Morning
lanean parte hartu zuen urte berean. Hiru urtera, Oscar sarietarako izendatu zuten
Tom Jones
(1963) filmean egindako lanagatik ?Volpi kopa irabazi zuen Venezian rol horri esker?. Bere ibilbidean lortutako Oscarretarako bost izendapenetatik lehena baino ez zen izango:
Murder on the Orient Express
(1974),
The Dresser
(1983) ?Berlinen Zilarrezko Hartza irabaztera eraman zuena?,
Under the Volcano
(1984) eta
Erin Brockovich
(2000) filmetan egindako interpretazioengatik ere izendatu zuten, azken horretan taldeko aktore onenaren kategorian. Ez zuen inoiz garaikurra eraman, baina bai bestelako sari ugari, tartean, hiru Urrezko Globo eta bi Bafta.
[1]
Antzerkia, zinema eta telebista tartekatu zituen bere ibilbidean, eta 40tik gora filmetan parte hartu zuen, tartean,
Two for the Road
(1967),
Miller's Crossing
(1990) eta
Big Fish
(2003) lanetan, beste askoren artean.
[1]