Albako duke (portuak)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Albako dukea Merwede kanalean (Herbehereak).
Albako dukea Merwede kanalean (Herbehereak).

Albako dukea itsas portuetan ontziak atrakatzeko balio duen egitura sinpleena da.

Egitura [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Albako dukeak, eskuarki, hondoan sartutako pilotez osatuta egoten dira, ontziak bertara lotzeko erabiltzen direnak. [1] Gorputz sendoaren gainean goiko mutur meheagoa izaten dute, zuriz pintatua gauez hobeto ikus dadin.

Etimologia [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Egitura hauen izenak Espainiar Herbeheretan du jatorria ( neerlanderaz dukdalf , suedieraz dykdalb , alemanez dalbe , frantsesez duc d’Albe). Itxuraz, hasieran docke ( moila ) eta delfijn (atrakatzeko zutabea ) hitzetik eratorria zen, baina Habsburgotarren Espainiar Inperioa ren sasoian, Fernando Alvarez de Toledo y Pimentel Albako dukea bertako gobernadore izan zen eta egitura hauen izena berarekin identifikatu zen. Arrazoia ez dago argi, baina hainbat teoria daude:

  • Dukeak arropa beltza eta lepoko zuria jantzi ohi zuelako.
  • Pertsonai gorrotatua zen; horregatik geuzen herbeheretarrek, txikotak lotzean, dukea urkatzen zutela irudikatzen zutelako.
  • Zutabe hauek dukea bezain zurrunak zirelako.
  • Dukeak asmatu edo ekarri zuelako egitura hau Herbeheretara. [2]

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]


Kanpo estekak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]