Wikipedia, Entziklopedia askea
Sulayman ibn Hud al-Judhami,
Al-Mustain
I.a
(
arabieraz
:
?????? "???????? ?????" ?? ???
; 1047 hila)
Zaragozako taifako
bosgarren errege independentea (1038-1047) izan zen,
Banu Hud
leinuko lehendabizikoa.
[1]
al Musta'in bi-llah
(
Allahren
laguntza bilatzen duena) titulua bereganatu zuen.
Gaztetan
Almanzorren
armadetan eta
Kordobako kaliferriaren
amaierako
fitna
edo gerra-zibiletan borrokatu zuen. 1031 eta 1036 artean
Hisham III.a
azken kalifa babestu zuen Lleidan. Garai haietan
Banu Tujibien
eskuetan zegoen Zaragozako taifa eta Sulayman Lleida eta Tuterako
qadi
bihurtu zen.
1035ean Hisham II.a izeneko buruzagi bat bere buruari kalifa bat izendatu zuen
Sevillan
.
Al-Mundhir II.ak
, bere arbasoek egin zuten moduan, ez zuen kalifa berria onartu. Egoera aprobetxatuz,
Abd Allah ibn al-Hakam
bere lehengusua 1038ko udan matxinotu eta abuztuaren 23an errege-alkazarra hartu zuen. Abd Allahek Al-Mundhir eta
Yekutiel ben Isaak
bisir
judua erail zituen.
[2]
Laster,
hajib
titulua bereganatu eta txanponak egiteari ekin zion. Emir berriak, Sulayman ibn Hudi agintea promes egin arren, hitza jan zuen. Lleidako qadiak, Ismail Toledokoaren laguntza zuena, irailaren 20an Zaragozan sartu zen eta Abd Allah kargutik kendu zuen.
Laster, semeen artean zatitu zuen taifa: Lleidan Yusuf al-Mudhaffar,
Huescan
Lubb, Tuteran Mundhir,
Calatayuden
Muhammad eta Zaragozan, erregeorde moduan,
Ahmad al-Muqtadir
. Toledoko taifarekiko independentzia lortu nahian,
Fernando I.a Gaztelakoa
aliatu zuen. Horren ondorioz,
Gartzia III.a Santxez Naiarakoa
bere etsai bilakatu zen.
1047an hil zenean, seme guztiek bere independentzia aldarrikatu zuten. Hala ere, 1051n al-Muqtadirrek hegemonia bereganatu zuen.
- ↑
Viguera Molins, Mª Jesus. (1988).
Aragon musulman.
Zaragoza: Mira editores
ISBN
84-86778-06-9
.
.
- ↑
Cervera Fras, M ª Jose. (1999).
El reino de Saraqusta.
Zaragoza: CAI
ISBN
84-88305-93-1
.
.