Akrilonitrilo-butadieno-estirenoa
(ABS)
polimero
termoplastiko
arrunta da.
Beira-trantsizioko tenperatura
105 °C ingurukoa du
[1]
. ABS
amorfoa
da eta, beraz, ez du benetako
fusio-punturik.
Estirenoa
eta
akrilonitriloa
polibutadienoaren
presentzian polimerizatzen denean sortzen da ABSa. Finean
kopolimeroa
da. Osagaien proportzioak aldatu egin daitezke: % 15-35 akrilonitrilo, % 5-30 butadieno eta % 40-60 estireno. Emaitza polibutadieno-kate luze bat da poli(akrilonitrilo-estireno)zko kate laburragoekin gurutzatua. Ondoko kateetako
nitrilo taldeek
,
polarrak
direnez, elkar erakartzen dute eta kateak lotzen dituzte; ondorioz, ABSa
poliestireno
purua baino sendoagoa da. Estirenoak gainazal distiratsu eta iragazgaitza ematen dio plastikoari. Polibutadienoa, substantzia gomatsua denez, gogortasuna ematen du tenperatura baxuetan ere.
Aplikazio gehienetan, ABSa -20 eta 80 °C bitartean erabil daiteke, tenperaturaren arabera aldatzen baitira bere propietate mekanikoak.
ABSren propietate mekaniko garrantzitsuenak talkarekiko erresistentzia eta
zailtasuna
dira. Hainbat aldaketa egin daitezke talkarekiko erresistentzia, zailtasuna eta beroarekiko erresistentzia hobetzeko. Talkarekiko erresistentzia handitu egin daiteke polibutadienoaren proportzioak handituz, baina horrek aldaketak eragiten dizkie beste propietate batzuei. Talkarekiko erresistentzia ez da azkar galtzen tenperatura baxuagoetan. Kargapeko egonkortasuna bikaina da karga mugatuekin.
Beraz, osagaien proportzioak aldatzean, hainbat ABS presta daiteke: estrusiorako ABSa, injekzio bidezko moldaketarako ABSa edo talkarekiko erresistentzia handiko eta ertaineko ABSa.
Oro har, ABSak ezaugarri erabilgarriak ditu -20 ? 80 °C tenperatura-tartean. Propietateei, neurri batean, materiala prozesatzeko erabiltzen diren baldintzen bidez eragingo zaie. Adibidez, tenperatura altuko moldekatzeak distira eta beroarekiko erresistentzia hobetzen ditu eta talkarekiko erresistentzia eta sendotasun handiagoak lortzeko tenperatura baxuan moldekatzen da.
Zuntzak (eskuarki,
beira-zuntzak)
eta
gehigarriak
erretxina
-pikorrekin nahasten dira produktua sendotzeko eta gehienezko funtzionamendu-tenperatura 80 °C-raino igotzeko.
Pigmentuak
ere gehitu daitezke, lehengaiaren jatorrizko kolorea boli zeharrargitik zurira bitartekoa baita. Polibutadieno-edukiak eragin handia du polimeroen zahartze-ezaugarrietan eta ohikoa da
antioxidatzaileak
integratzea
konposizioan
. Beste faktore batzuen artean,
erradiazio ultramorea
ere kontuan aintzat jo behara dago eta hartaz babesteko gehigarriak erabiltzen dira.
ABSa azido akuosoen,
alkalien
,
azido klorhidriko
eta
fosforiko
kontzentratuen,
alkoholen
eta animalien, landareen eta mineralen olioen aurka erresistentea da, baina
azido azetiko glazialak
,
karbono tetrakloruroak
eta
hidrokarburo aromatikoek
puztu egiten dute eta
azido sulfuriko
eta
nitriko
kontzentratuek eraso egiten diote.
Esterretan
,
zetonetan
eta
etilen diklorurotan
disolbagarria
da
[2]
.
ABSa sukoia da tenperatura altutan jartzen denean, hala nola egur-sutan. Urtu eta gero irakin egingo du eta lurrunek su bero eta bizietan lehertuko dira. ABS puruak
halogenorik
ez duenez, errekuntzak ez du poluitzaile organiko iraunkorrik sortzen, eta errekuntzako edo
pirolisiko
produkturik toxikoenak
karbono(II) oxidoa
eta
hidrogeno zianuroa
dira.
ABSa erraz mekanizatzen da. Mekanizatzeko ohiko teknikak
torneaketa
,
zulaketa
, fresaketa,
zerraketa
,
trokelaketa
eta
zizailaketa
dira.
Halaber, tailerreko tresna estandarrekin ebaki daiteke..
ABSren pisu arina eta
injekzio
bidez moldekatzeko eta
estrusio
bidez prozesatzeko ahalmena oso erabilgarriak dira drainatze-, hustubide- eta aireztatze-hodien sistemak bezalako produktuak fabrikatzeko.
Musika-tresnak, hala nola
flauta gozoak
,
oboeak
eta plastikozko
klarineteak
, eta
teklatuetako
teklak ABSz eginak izan ohi dira.
Beste erabilera batzuk hauek dira: golfeko makilen buruak, autoen molduren eta
kolpe-leungailuen
osagaiak,
inhalagailuak
,
lainoztagailuak
, xurgatu ezin diren josturak,
tendoien
protesiak
,
botikak
emateko sistemak,
trakeazko
hodiak, sistema elektriko eta elektronikoetarako kaxak, babes-
kaskoak
, ur bizietako
kanoak
eta
maleta
eta kutxa babesleak
[4]
.
Jostailuak
,
LEGO
adreiluak barne, aplikazio arruntak dira
[5]
.
Estrusioz
lortutako ABSa 1 mikrometrotik beherako batez besteko diametroraino ehotzen bada
koloratzaile
gisa erabil daiteke
tatuajeetarako
tintetan.
Harizpi moduan ateratzen denean, ABSa
3D inprimagailueta
n usatzen da
[6]
[7]
.
ABSa egonkorra da polimeroa erabiltzeko eta prozesatzeko baldintza normaletan ez da deskonposatzen eta, hortaz,
kartzinogenoen
eraginpean egoteko arriskua esposizio-mugen oso azpitik dago. Hala ere, 400 °C-tik gorako tenperaturetan, ABSa deskonposatu egin daiteke bere osagaietan: butadienoa (gizakientzako kartzinogenoa), akrilonitriloa (agian gizakientzako kartzinogenoa) eta estirenoa
[8]
.
Partikula ultrafinak tenperatura baxuagoetan ager daitezke 3D inprimatze-prozesuan eta airean izan dezaketen kontzentrazioarii buruzko kezkak azaldu dira, partikula horiek osasun-ondorio kaltegarriekin lotu baitira.