Akelarrea
sorginek
eta
aztiek
bilkurak eta erritua bera, zein biltzen diren lekua da. Erritu honen izena
Nafarroa Garaian
dagoen
Zugarramurdiko leizeen
alboan dagoen larre edo zelaitik datorkio, Akelarre izenekoa. Erritu hauen inguruko sinesmena oso zabalduta dago, eta ez bakarrik
Euskal Herrian
eta
Pirinioetan
, Europako herrialde askotan baizik.
Hala ere, Akelarre izena izan da ospe handiena hartu duena, eta beste zenbait hizkuntzara pasatu dena gainera. Zabalpen honekin zerikusi handia izan zuten Logronoko
Inkisizioak
Nafarroako sorginen aurka burututako prozesuek. Badago beste Akelarre izeneko sorgin lekua
Manarian
.
Zugarramurdiko harpeko sarrera-atari handiaren gainean, badago horma batean zulo bat, eta herri sinesmenaren arabera hortxe kokatzen zen
Aker Beltza
bere jarraitzaileei mintzatzeko.
Leize handiak alderik zabalenean 120 metroko zabalera du. "Infernuko" Errekak leizea erdi-erditik zeharkatzen du. Urteen joanean, leizea industen joan da erreka; dagoeneko hamabi metroko garaiera eman dio harpeari. Leize Handia hainbat tokitatik ikus daiteke, behetik edo goitik, eta goitik begiratzean koloredun argiek efektu bereziak sortzen dituzte harrietan. Leize Handiaren atarian,
XVIII. mendeko
kisu
labeak ere hortxe dirau. Gose handiko garaietan, karea uzta gehiago ateratzeko oso erabilgarria izan zen herriko baserritarrentzat. Harpe hauetan aspaldiko hondakin arkeologikoak azaldu dira. Leize Handiaren barruan, beste bat zabaltzen da: Akelarre leizea. Izenaren jatorria kobazuloaren pare-parean dagoen zelaian dago, akerraren larrean, alegia. Hemen izan ohi ziren garai batean akelarreak; hor biltzen ziren sorginak. Errekaz aurreragoko arroila sakona "Sorginen lezea" deitzen dute.
Sorgin jai hauek ospatzen omen ziren zelaiaren izena,
Akelarre
da. Esanahia,
Akerraren larrea
da, ospakizun hauetan
aker
beltz bat gurtzen omen zelako, Satanen gurtzarekin lotua. Isilpeko salaketaren eta
Inkisizioaren
iritziz, bertan eta ondoko leizean egiten omen ziren akelarreak.
Beste azalpen baten arabera, akelarre izena jatorrizko "alkelarre" hitzetik letorke, "
alka
" (
Dactylis glomerata
) belarraren tokiko izena delarik. Kasu honetan, lehendabiziko azalpena inkisizioaren manipulazio hutsa izango litzateke.
[1]
Gainera,
Akerbeltz
euskal mitologian
Mari
jainkosarekin lotuta dago, ezaugarri amankomunak dituztelarik. Erromatar mitologian Aherbelts jainkoa gurtzen zuten.
Antropologiaren ikuspuntutik, akelarrea aurreko botere erlijiosoek onartzen ez zituzten garai bateko ospakizun paganoen arrastoa genuke.
Lehen akelarreak
Grezia
klasikoan egin zirela esaten den arren (emakumeak, biluzik eta mozkorturik, mendira igotzen ziren eta gizonetatik at festak ospatzen zituzten), identifikazio hau ez da zuzen,
Dioniso
jainkoaren gurtzaileak baitziren, ez sorginak.
Erdi Aroan
hasten dira sorginen bilerei buruzko zurrumurruak indartzen, nahiz eta ziurrenik
sendabelarren
propietateak ezagutzen zituzten emakumeak izan soilik (konkretuki
Belladonna
delakoak paper garrantzitsua izan omen du akelarreen kondaira eta sinbologian). Aluzinogenoak ospakizunean zehar gogoa bahitzeko erabili ohi ziren. Erabilitako dosia heriotz dosira hurbiltzen zenez, erabili behar zuten aluzinogeno kantitatea kalkulatzea oso zaila zen eta horregatik hasi ziren aluzinogenoa ukendu moduan aluan ala ipurdiko zuloan igurtzen. Hau izan dezakegu sorginen festa sexualen eta ukendua prestatzeko laratzen mitoaren azalpena. Ukendua aluan pintzel txiki batez ean lezakete, hau genuke sorginak hanka artean erratzaren makila dutela margotzeko ohitura. Apo espezie batzuk gure azala ikutzen badute pozointsuak direnez eta azal aluzinogenoa dutenez, mito hau ere herri siniskerian azaltzen da. Gauza bera gerta liteke
amanita muskaria
gisako perretxiko pozointsuekin.
1610
. urtean Logronoko Espainiako
Inkisizioaren
epaitegiak prozesu luze bat hasi zen
Nafarroako
Zugarramurdi
herrian.
Zugarramurdiko sorginkeria prozesuaren
ondorioz 12 pertsona erre zituzten eta beste 5 "irudian", tortura saioetan hil zituztelako. Prozesu honek famatu zuen Akelarre izena.
Akelarre
izenekoak:
- Akelarre
eta
Akelarrenlezea
:
Zugarramurdi
zelaia eta ondoko
Berroskoberro
larrea. Sorginak leizearen kanpoaldean berroskoberro larrean elkartzen omen ziren. Diotenez, aker beltzak haitzaren zulo batetik hitz egiten omen zien. Leizeak toki zabalenean 120 metro neurtzen ditu. "Infernu" izeneko errekak leizea barrurantz gurutzatzen du, mendeetan lurra higatu du etengabe, leizearen goiko zorua jadanik 12 metrokoa delarik. XVIII. mendeko kareharrizko labea dago leize sakonenean. Baserritarrek urritasun garaian kareharrizko labeari esker uzta gehiago ateratzeko erabili zuten. Leize handienaren bitartez beste leize batera iritsi gaitezke: Akelarrearen leizea. Izena sarrerako larretik datorkio. Hemen ospatzen zen akelarrea. Aurrerago errekak "sorginen leizea" izeneko zintzurra higatu du.
- Akalarra
:
Manaria
.
Akelarre tokiak:
Toki hauek askotan mendi tontorrak, harpeak, baso, zelaiak edota mairubaratz edo antzeko historiaurreko monumentuen kokalekuak izan ohi dira.
Akelarreren bezalako sinismenak
Pirinio
guztietan zehar zabaltzen dira,
Euskal Herrian
,
Aragoain
,
Katalunian
eta
Okzitanian
.
Artzainek transhumantziako ibilbidetan eramaten zituzten mendietatik lautadetara Akelarrearen inguruko sinesmen menditar hauek.
Ospetsuena Canigo mendian ospatzen zen, eta handik sorginek ekaitzak bidaltzen zituzten lautada aldera.
- Jose Miguel de Barandiaran, obras completas
. Egilea, Jose Miguel de Barandiaran. Argitaletxea, Editorial la gran enciclopedia vasca, Bilbao 1976.
- Pequeno diccionario de mitologia vasca y pirenaica. Egilea
Olivier de Marliave
. Argitaletxea, Alejandria, Barcelona 1995.
- "Sorginak jendartean" eta "Akelarrearen iturburu mitikoa" in
Mitoen bilakatzea
. Egilea,
Anuntxi Arana
. Argitaletxea, Gatuzain, Baiona 2004.
|
---|
Jainko-Jainkosak
| | |
---|
Izakiak
| |
---|
Lekuak
| |
---|
Kondairak
| |
---|
Ipuinak
| |
---|
Jaiak
| |
---|
Bestelakoak
| |
---|
|