Ajuriaenea
[2]
Gasteizko
(
Araba
)
jauregi
bat da,
Euskal Autonomia Erkidegoko lehendakariaren
bizileku ofiziala dena.
Frai Frantzisko Vitoria pasealekuan
dago,
Mendizorrotza
auzoan.
Ajuria Enea jauregia Lehendakariaren egoitza ofiziala da eta, beraz, sarbidea mugatuta dago.
Izena Ajuria familiak eraikiarazi zuelako du.
1920an
, Serafin Ajuria industrialariaren eskariz,
Alfredo Baeschlin
suitzar
arkitektoak eta
Hilarion San Vicente
kontratistak eraiki zuten. Ajuria familiaren bizilekua izan ostean,
1966an
Serora Eskolapioen erlijio-ordenak ikastetxe bihurtu zuen. Sei urte geroago,
Arabako Foru Aldundiak
bere egin zuen Euskal Artearen Museoa bertan jartzeko.
1980ko
urriaren 13an
Eusko Jaurlaritzak
erosi egin zion jauregia aurreko jabeari,
Arabako Foru Aldundiari
, hain zuzen ere. Urte horretan,
Karlos Garaikoetxea
,
Espainiako Trantsizioaz
geroztik lehenengo lehendakaria, bertan ofizialki bizitzen hasi zen.
Aldiz, lehendakariak eta sailburuek lan egiten duten eraikina
Lehendakaritza
da.
Kanpoko itxurak
euskal estiloko
elementu arkitektoniko guztiak ditu: Marku-multzo bikoitza, beheko solairuan; balkoidun hutsuneak eta osagai heraldikoak dituzten hiru leihate nagusi bateratu, lehen solairuan;
erdi-puntuko arkudun
leihoak eta goian ostiko-arkuak dituzten
eskantzu
zilindrikoak, goiko solairuan; eta goian zerura begira dauden pinakulu ederrak dituen hegal zabala, teilatuan.
- ↑
≪Ajuria Enea≫
, Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritzaren webgunea. Noiz kontsultatua: 2013-06-20.
- ↑
Euskaltzaindiak 2000ko irailean argitaraturiko ≪Toponimia txikia arautzeko irizpideak≫ izeneko separatan, loturik agertzen da beti ≪-ene(a)≫: Zabaletaenea, Lubienea, Txartikuenea... eta, beraz, irizpide hori aplikatuz, Ajuriaenea behar du izan.