Wikipedia, Entziklopedia askea
Laboraria aitzurrarekin baratzean.
Aitzurra
nekazaritzan
erabiltzen den tresna bat da,
xafla
metaliko moztaile batez eta
zurezko
kirten batez osatua. Luberria aitzurtzeko erabiltzen da, baita
hondarra
edo
zementua
mugitzeko ere, beste erabilera batzuen artean. Pala, ohi, metalikoa izaten da, zurezkoak ere egon daitezkeen arren.
Haren neurriak erabilera eta tokiaren arabera aldatzen dira. Palarik ohikoenek 20 eta 25 cm bitarteko luzera dute eta kirtenak 60tik 80 cm-rakoak izatean dira. Azalatzeko aitzurrak luzeak dira, eta jorratzekoek belar kaltegarriak mozteko ertz moztaileak dituzte
Jethro Trull
ingelesak
XVII. mendean
zaldi batek tiratutako aitzurtzeko aitzur bat asmatu zuen. Hoberena Garrett sistemakoa da. Horrekin, egun bakar batean, laborez,
erremolatxa
z eta osatutako lau edo bost
hektarea
jorra daitezke.
Euskaraz, pertsona bat
mozkortuta
dagoenean,
A ze aitzurra harrapatu dudan!
(edo
duen
) sarri esaten da.
|
---|
Ingelesezko Wikipediarako estekak Euskal Wikipedian oraindino sartu barik dauzkagun lanabes batzuentzat
|
Eskuzko tresnak
| |
---|
Eskuzko edo autoindartutakoak
| |
---|
Autoindartutako tresnak
| |
---|
|