Aita Donostia
Donostiako
plaza bat da,
Madril hiribidearen
bukaeran eta
Anoeta Estadioaren
artean dagoena.
Donostiako Udalak
kalearen izendapena
1992ko
irailaren 21ean
onartu zuen.
Aita Donostia, Jose Gonzalo Zulaika
musikari eta fraide kaputxinoaren ezizena zen. San Frantzizkotarren ordenan sartu zen 16 urte zituela eta musika konposagile ezaguna izan zen, latinez, euskaraz eta gaztelaniazko lanak sortu zituelarik. 500 euskal kantatik gora jasotzen zituen argitalpen bat osatu zuen. Plaza honetan
Nestor Basterretxea
eskulturgilearen "
Bakearen usoa
" eskultura egon zen 2015eko apirilera arte.