Wikipedia, Entziklopedia askea
Aihotza
Aihotza
aizto
handi bat da,
ezpata
baino laburragoa. Normaleran, ez da 60 cm-ra iristen eta aho bakarrekoa da. Belarra eta
azukre kanabera
mozteko, landareen
inausketarako
eta
oihanean
aurrera egin ahal izateko erabiltzen da.
Oro har, ahoa oso zorrotza da aiztoaren muturretik gertuen dagoen zatian. Punta armaren gainontzeko zati guztien gainetik dago eta aurrealdeak goitik beherako bihurgunea du.
Badago beste aihotz mota bat, aurrealdea zorrotza duena eta bi aldeetatik azken zatian zorrozten dena.
Sastrakak
eta belarra mozteko erabiltzen da bereziki.
- Fakoi
a:
Argentinako
Pampan
jatorria duena.
- Filipinak
uharteetako
bolo
a oso antzeko tresna da, baina haren orria asko zabaltzen da puntara heltzean, mozten duen zatian astunagoa egiteko. Armatzat erabili zen espainiarren aurkako
Filipinar Iraultzan
, eta, geroago,
Filipinar-estatubatuar Gudan
, gerrilen arma esanguratsua izan zen.
- Golok
a
Indonesiakoa
da. Orria laburragoa eta sendoagoa du. Askoz eraginkorragoa da zuhaitzak dauden tokian.
- Kukri
nepaldarra. Antzerako lanetarako erabiltzen den orri kurboa da.
- Panga
(
swahiliera
), orri zabalagodun aldaera bat da,
Ekialdeko Afrikan
erabiltzen dena.
- Parang
malasiarra, orri labur eta zabala duena, landaretza mozteko.
- Txarapoa
Venezuelako
Andeetan erabiltzen da. Orri zabala eta kurboa du. Edozein lanetarako erabiltzen da.
- Rula
Venezuela
eta, batez ere,
Kolonbiako
Andeetan erabiltzen da. Arinagoa eta malguagoa da.
- Kuma
El Salvadorrekoa
. Laburra, zurruna eta nahiko kurboa da.
Lorezaintzan
erabiltzen da.
- Guaparra
mexikarra. Luzeagoa eta meharragoa da eta muturra erpin forman due. Apaingarri gisa erabiltzen da zaldi-zeletan.
- Sable gorri
ekuadortarra
. Haren ezaugarririk aipagarriena orriaren amaieran zabalagoa izatea da. Lan tresnatzat erabiltzen da batik bat.
|
---|
Ingelesezko Wikipediarako estekak Euskal Wikipedian oraindino sartu barik dauzkagun lanabes batzuentzat
|
Eskuzko tresnak
| |
---|
Eskuzko edo autoindartutakoak
| |
---|
Autoindartutako tresnak
| |
---|
|