Wikipedia, Entziklopedia askea
Ahlat A?acı
(
euskaraz
:
≪
madariondo
basatia≫
)
2018ko
Nuri Bilge Ceylan
turkiar
zinema zuzendariak
zuzendutako
film dramatikoa
da.
Oharra:
Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Sinan idazle izan nahi duen gazte erretxin bat da. Gurasoen herrira itzuliko da, hirian lizentzia bai, baina lanik ez duelako lortu. Erabaki beharko du lehiaketa publikoan sartu edo ez, irakasle izateko, aita bezala.
[1]
Gatazka du, ordea, herriarekin. Urrun dagoenean, istorioz beteriko leku miresgarri gisa agertzen zaio irudimenean. Baina han dagoenean, zapuztu egiten da, leku hori bere porrotaren eta mugen ispilu delako.
[1]
Leku egokia da, edonola ere, idazle batentzat, handik gertu zegoelako antzinako
Troia
hiria. Herri haren inguruko liburu bat idatzi du Sinanek. Oraindik ez du argitaratu, ordea. Sinanen aita jokoan ibiltzen da, eta menpekotasuna du.
[1]