Wikipedia, Entziklopedia askea
Aharia
ardien
espezieko (
Ovis aries
) arra da. Emeengandik duten ezberdintasun nagusia
adarrak
edukitzea da, normalki kiribilkatuz agertzen direnak.
Ardiaren
erabilera ekonomikoa bada,
ahariena
hauen
ernalkuntza
izan ohi da. Hala ere
artile
eta
larrutarako
ere erabiltzen dira eta beren
adarrekin
dekorazioa egiten da.
Euskal
Herri kirolen
artean badira
ahari-jokoak
, egun animaliak babesteko hainbat udalerritan galarazita badaude ere
[1]
.
Aitzineuskaraz
*han-
[2]
+
latinetiko
ARIES
⇒
*(h)anari
[3]
⇒ ahari)
Koldo Mitxelenaren
ikerketen arabera.
Sakontzeko, irakurri: ≪
Aari
≫
Arabako
Okinako
leize ospetsuan bizi zen ireluetako batek, ahariaren itxura hartzen zuen.
Aari
zeritzon.
Orohar leizetan bizi ziren irelu-ahariak,
Mariren
laguntzaileak ziren. Jainkosak aharien gorputza burukotzat erabiltzen du lo egiteko. Baita beraien adarrak ere harilkaitzat iruteko.
Marik
oso gustoko oparitzat hartzen du ahari bat berari eskaintzea.