한국   대만   중국   일본 
Ahab (erregea) - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Ahab (erregea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ahab (erregea)

Israelgo erregea


Omri (en) Itzuli - Ahaziah of Israel (en) Itzuli
Bizitza
Jaiotza K.a. 935
Herrialdea Israelgo Erresuma
Bizilekua Samaria
Lehen hizkuntza Bibliako hebreera
Heriotza Ramoth-Gilead (en) Itzuli, K.a. 852 (82/83 urte)
Hobiratze lekua Samaria
Heriotza modua borrokan hilda
Familia
Aita Omri
Ezkontidea(k) Jezabel
Seme-alabak
Leinua Omrides (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzak Bibliako hebreera
Jarduerak
Jarduerak agintaria
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkak Battle of Qarqar (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Canaanite religion (en) Itzuli

Ahab ( hebreeraz : ????????‎ ; akaderaz : ???????? A?abbu ; antzinako grezieraz : ?χα?β Achaab ; latinez : Achab ) Israelko zazpigarren erregea izan zen, Omriren seea eta ondorengoa eta Jezebel Sidongoaren senarra, Bibliaren arabera [1] . Hebrear Bibliak esaten du Ahab errege ustela zela, eta Jezebelek zuen eragina politika erlijiosoetan kondenatzen du. Nabothen exekuzioan izan zuen papera gaitzesten du.

Ahab existitu zela Bibliatik kanpo ere ziurta daiteke. Shalmaneser III.a Asiriakoak dokumentatu zuen K.a. 853an Qarqarko guduan errege dozena baten aliantza garaitu zuela; horietako bat zen Ahab. Mesako Estelan ere aipatzen da [2] .

Ahab Israelgo errege bilakatu zen Asa Judakoaren erregealdiaren hogeita hamargarren urtean, eta hogeita bi urtez agindu zuen, Erregeen I. Liburuaren arabera. William F. Albrighten ustez K.a. 869-850 artean agindu zuen, baina Edwin R. Thielek uste du K.a. 874-853 artean izan zela [3] . Michael Cooganen ustez K.a 871-852 artean agindu zuen [4] .

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  1. 1 Err 16:29
  2. Finkelstein, Israel. (2002). The Bible unearthed : archaeology's new vision of ancient Israel and the origin of its sacred texts. (First Touchstone edition. argitaraldia) ISBN 978-0-7432-2338-6 . PMC 891851917 . (Noiz kontsultatua: 2022-02-18) .
  3. (Ingelesez) Thiele, Edwin Richard. (1965). The Mysterious Numbers of the Hebrew Kings: A Reconstruction of the Chronology of the Kingdoms of Israel and Judah. Paternoster Press (Noiz kontsultatua: 2022-02-18) .
  4. Coogan, Michael David. (2009). A brief introduction to the Old Testament : the Hebrew Bible in its context. Oxford University Press ISBN 978-0-19-533272-8 . PMC 243545942 . (Noiz kontsultatua: 2022-02-18) .

Kanpo estekak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]