Wikipedia, Entziklopedia askea
Agustinar Errekoletoen komentua
Nafarroako
Irunea
hiriburuan dagoen emakumezko
Agustindar Errekoletoen Ordenaren
komentu
bat da.
Iruneko Alde Zaharran
dago,
Errekoleten plaza
,
Errekoletak kalea
,
Takonerako aldapa
,
O-ko Andre Maria plaza
,
Iruneko harresia
eta
Atari Berriaren
artean.
Nafarroako Kultura Ondasuna
izendatua dago.
1624an
Filipe II.a Espainiakoaren
idazkaria zen Juan Ziriza eta Catalina de Alvaredoren bultzadaz eraiki zen, Juan Gomez de Mora Errege Eraikuntzetako Trazatzaile eta Madrilgo Udaleko Maisu Nagusia zenak diseinatu zuelarik.
2009an
euren Iruneko komunitatearen 375. urteurrena ospatu zutelarik.
[1]
-
Aurrealdea.
-
Irudia.
-
Aurrealdea.
Fatxada
nagusia Errekoletoen plazara begira dago, neurri handietako hiri eremua dena, Filipe II.ak sinatutako lur sailaren emate agirian zehaztu zen arabera bertan inongo eraikinek ez altxatzeko agindua eman zen. Fatxada
karmeldar
arkitekturan ohikoa da, hiru solairuko garaiera duen orden erraldoiko pilastrez mugatutako paramentu bat du, eta goialdean, erdigunean okulu bat duen
frontoi
triangeluar batek koroatzen du, frai Alberto de la Madre de Diosek Madrilgo Sorkundeko komentuan kodifikatu zuen legez.
Behe solairuan, almohadilatutako
harlanduz
erdi-puntuko arkuez osatutako
arkupea
dago, erdialdekoa gainontzekoak baina handiagoa, beste gainaldeko bi solairuetan eraikuntza material gisa
adreilua
erabili eta eremu ireki eta itxiak modu orekatuan banatzen dira.