Wikipedia, Entziklopedia askea
Agur Everest
1981
. urtean eginiko euskal
filma
da.
Everest
mendira eginiko
1974
eta
1980eko
euskal espedizio bien istorioa kontatzen du.
Oharra:
Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
1974an espedizio euskaldun batek Everesteko gailurretik 300 metrora erretiratu behar izan zuen
montzoia
zela eta,
1974ko Tximist Espedizioa
izan zen. 1980an, beste espedizio bat gailurrera heldu zen,
Everest Euskal Espedizioa
, zeinean
Martin Zabaletak
gailurra lortu zuen. Film honetan bi espedizioetako irudiak jasotzen dira.
Lehenen espefiziokoa 35mmtan filmatu zuten
Fernando Larrukertek
eta
Angel Lermak
. Larrukertek bazuen esperientzia zinegile gisa, ko-egile izan baitzen
Ama Lur
filmean (1968). Ukitu intimista bezain epikoa eman zion grabaketari, non mendizaleen sentipenak ziren nagusi, eta gailurra lortu ez izana bigarren planoan geratu zen.
[1]
Bigarren espediozan ez zen zinegile profesionalik izan eta, Super 16mm formatuan
Juan Ignacio Lorentek
,
Martin Zabaletak
eta espedizioko gainerako beste kide batzuek egin zituzten filmaketak.
[2]
Gailurra egin ondoren itzuleran, Londresen egindako errebelatze lanetan 45 minutu kaltetu ziren, eta Everest gailurreko ikurrinaren jartzea ere galdu zen.
[1]
Zuzendaritza
|
Fernando Larrukert
eta
Juan Ignacio Lorente
|
Gidoia
|
Fernando Larrukert
eta Juan Ignacio Lorente
|
Ekoizlea
|
Juan Ramon Arrue
|
Ahotsa
|
Paco Sagarzazu
|
Musika
|
Txomin Artola,
Mikel Laboa
eta
Benito Lertxundi
|
Argazkilariak
|
Fernando Larrukert
, Angel Lerma, Luis Abalde, Xabier Erro, Ricardo Gallardo, Rodolfo Kirch, Angel Rosen, Felipe Uriarte, Julio Villar, Juan Ignacio Lorente eta
Martin Zabaleta
|
Edizioa
|
Fernando Larrukert
eta
Txomin Artola
|