Wikipedia, Entziklopedia askea
Agnetha Ase Faltskog
(
Jonkoping
,
Suedia
,
1950eko
apirilaren 5
) kantaria da. Beste hiru kantarirekin batera (
Bjorn Ulvaeus
,
Benny Andersson
eta
Anni-Frid Lyngstad
)
ABBA
talde ospetsua sortu zuen.
Musikari familia batean jaioa, bost urtekin lehen abestia egin zuen, "Tva sma troll" (Bi troll txiki). Hamasei urtez artista karrerari ekin zion eta
1967an
, hamazazpi urtez, berak eginiko kantu batez, "Jag var sa kar" (Hain maitemindua nengoen) arrakasta itzela izan zuen.
1971ko
uztailaren 6an
, Bjorn Ulvaeusekin ezkondu zen eta bi ume izan zituen berarekin, Linda eta Christian.
1972an
Jesuchrist Superstar
musikalean
Maria Magdalenaren
papera egin zuen.
1980an
banandu egin ziren baina ABBA taldean segitzea erabaki zuten. Hiru urte geroago ABBA taldea desegin egin zen.
1990eko
abenduaren 15ean
Tomas Sonnenfeldekin ezkondu zen; hiru urte beranduago banandu egin ziren.
[1]
2008an
Mamma Mia!
filmaren promozioan atera zen taldeko beste hiru partaideekin batera, eta
Meryl Streepekin
ere.
2009an
Fridarekin "Rockbjornen" saria hartzeko taldearen izenean azaldu zen.
2012an
Elle
aldizkarirako estilo saria irabazi zuen eta omenaldi txiki bat egin zioten. ABBA taldeko historian kontatzen denaren arabera, Agnetha Faltskog
soprano
abeslaria da musika popularrean. 2013ko martxoan bakarkako single bat plazaratu zuen, "When you really loved someone", eta urte bereko maiatzean
A
albuma.
- 1969 -
Agnetha Faltskog (album)
- 1970 -
Agnetha 2.
- 1970 -
Som Jag ar
- 1972 -
Nar en Vacker Tange Blir en Sang
- 1975 -
Elva Kvinnor I Ett Hus
- 1979 -
Tio ar Med Agnetha
- 1980 -
Nu Tandas Tusen Juleljus - Agnetha & Linda Ulvaeus
- 1983 -
Wrap Your Arms Around Me
- 1985 -
Eyes of a Woman
- 1986 -
Sjung Denna Sang
- 1987 -
I Stand Alone
- 1994 -
Get' Mit Hott
- 1996 -
My Love, My Life
- 1998 -
That's Me: Greatest Hits
- 2004 -
My Colouring Book
- 2013 -
A
- 1973 -
Agnetha Faltskogs basta
- 1992 -
Geh' mi Gott
- 2004 -
13 Hits
- 2005 -
De Forsta aren|De Forsta aren 1967-1979
- 2008 -
My Very Best
- 2009 -
Original Album Classics (5CD)
- 2010 -
Original Album Classics (2010 3CD)
Bere hizkuntzan (suediarrez) 17 disko atera ditu, eta gazteleraz hiru kantu izan zituen: "La ultima vez", "Ya nunca mas" (Tomas Ledin-ekin duetoan) eta "Yo no fui quien dije adios" (Peter Cetera-rekin duetoan), kanta hauek dira, "The Last Time", "Never Again" (Tomas Ledin-ekin ere) eta "I Wasn't the one (Who Said Goodbye)" (Cetera-rekin ere) ingelesezko arrakasta handien gaztelerazko bertsioa.