Wikipedia, Entziklopedia askea
Aegidenberger
, (
alemanez
:
Aegidienberger
),
Alemaniako
bertako
zaldi
arraza
bat da
[1]
. Bere tamainagatik aegidenberger zaldia
zaldi tamainako arrazen
sailkapen talderen mugan mugan dago,
soin gurutzeraino
altuerari dagokionez 140-152 cm-raino heltzen dela,
ponien
tamainatik gertu beraz. Beste zenbait ezaugarriengatik ordea
ponien
sailkapen taldean sartuko litzateke, eta halaxe hartzen dute aditu askok. Beraz esan dezakegu ezaugarri gehiago dauzkala ponienak zaldienak baino.
Arraza modernoa da eta
1981
. urtean sortu zuten
Walter Feldmann
aita-semeak
islandiar poni
eta
peruar urrats zaldi
arrazak elkar gurutzaturik. Itxuraz antza gehiago dauka islandar poniarekin. Haiek bezala oso berea den trosta mota azkarra egiten dute, "tolt" izenekoa.
soin gurutzera
Poni arraza hau
Walter Feldman
izeneko zaldizaleak sortu zuen Alemanian
1981
. urtean. Arraza sortzeko
peruar urrats zaldiak
eta
Islandiar poniak
erabili zituen. Arraza
1994
. urtean ofizialki onartua izan zen.
Inoiz ez dira egon 100 aegidienberger abelburu baino gehiago eta beraien kopurua urritzen joan da arrazaren liburu ofiziala ireki zenetik.
Lehen esan bezala itxura gehiago dauka islandar poniarekiko peruar urrats zaldiekiko baino. Hau horrela da
islandiar
arrazaren edukin genetiko gehiago daukalako.
Zaldi txikia da, baina bizkorra eta
zelarako
berezi egina. Beste zaldientzat gaitzak diren lekuetan ibiltzeko aproposa, leku malkarretan esate baterako. Gainera Alemaniako eguraldiari ondo egokitutako arraza da.
- Koloreak: Edozein kolore onartzen da arraza honentzako.
- Tamaina: 143-152 cm.
soin gurutzera
.
- Zurda
eta
buztana
ile ugarikoak dira, behera asko luzatzen zaizkiela.
- Lepo zabala da, indartsua. Burua handia da.
|
---|
Euskal Herria
| |
---|
Europa
| |
---|
Amerika
| |
---|
Asia
| |
---|
Ozeania
| |
---|
Afrika
| |
---|
Desagertutako etxekoturikoak
| |
---|
Desagertutako historiaurrekoak
| |
---|
- (desagertuak przewalski zaldia izan ezik)
|