한국   대만   중국   일본 
Aedea (satelitea) - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Aedea (satelitea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Aedea (satelitea)
Behaketa
Itxurazko magnitudea ( V ) 22,5
Gorputz-gurasoa Jupiter
Aurkitzailea Scott S. Sheppard (en) Itzuli, David Clifford Jewitt (en) Itzuli, Jan Kleyna (en) Itzuli eta Yanga R. Fernandez (en) Itzuli
Aurkikuntza-data 2003ko otsailaren 8a
Honen izena darama Aedea
Orbitaren ezaugarriak
Ardatzerdi handia 23.044.196 km
Eszentrikotasuna 0,4311
Orbita-periodoa 714,66 egun
Makurdura orbitala 160,48205 °
Ezaugarri fisikoak
Diametroa 4 km
Masa 90 Pg
Dentsitatea 2,6 g/cm³
Albedoa 0,04
Behin-behineko izendapenak S/2003 J 7

Aedea (grekoa: Αοιδ? ), edo Jupiter XLI , Jupiter planetaren satelite natural bat da.

Ezaugarri fisikoak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Aedea satelite erretrogrado irregular bat da. Txikia da, lau bat kilometroko diametroa du, eta Jupiter orbitatzen du batez beste 23,044 milioi kilometroko distantziatik, 714,657 eguneko orbitatze-periodoarekin, ekliptikarekiko 160º-ko inklinazioarekin, eta 0,6ko eszentrizitatearekin.

Orbita [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Aedea satelitea Pasifearen taldekoa da, hau da, Jupiterren inguruan modu erretrogradoan planetatik 22.800.000 eta 24.100.000 km bitarteko distantziatik orbitatzen duten sateliteen taldekoa.

Aurkikuntza [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Hawaiiko Unibertsitateko astronomo-taldeak (S. Sheppard, D. Jewitt, J. Kleyna, Y. Fernandez eta H. Hsieh) aurkitu zuen 2003an. Aurkikuntzaren berri 2003ko martxoaren 4an eman zen, Jupiterren beste sei sateliteren aurkikuntzaren berriarekin batera.

Izendapena [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Aedea satelite-izena mitologia grekoko Aedea pertsonaian du jatorria; Aedea jatorrizko hiru musetako bat zen, Zeusen alaba.

Hasieran, S/2003 J 7 izendapen sistematikoa eman zitzaion sateliteari; kode horrek adierazten du 2003an lehen aldiz ikusitako Jupiterren zazpigarren satelitea zela. Aedea behin betiko izena 2005eko martxoaren 30ean eman zitzaion, Jupiterren beste 9 sateliterekin batera.

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Kanpo estekak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]