한국   대만   중국   일본 
Adrastea (satelitea) - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Adrastea (satelitea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Adrastea (satelitea) 
Behaketa
Gorputz-gurasoa Jupiter
Aurkitzailea David Clifford Jewitt (en) Itzuli
Aurkikuntza-data 1979ko uztailaren 8a
Aurkikuntza-lekua Voyager 2
Honen izena darama Adrastea
Orbitaren ezaugarriak
Ardatzerdi handia 129.000 km
Eszentrikotasuna 0,0018
Ezaugarri fisikoak
Masa 7,5 Eg
Albedoa 0,1

Adrastea (grekoa: Αδρ?στεια), edo Jupiter XV , Jupiter planetaren satelite natural bat da.

Ezaugarri fisikoak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Adrasteak forma irregularra du: 20 × 16 × 14 km-ko tamaina. Jupiterren lau barne-sateliteetan txikiena da ( Amaltearen taldea), eta planetarainoko distantziaren ordenan bigarrena, Metis baita Jupiterretik hurbilen dagoena.

Jupiterren eraztun nagusiaren barnean dago, eta, Jupiterren marea-indarren eraginez, errotazio-periodo sinkronoa du, hau da, bere buruaren inguruan bira oso bat egiten du planetaren inguruan bira oso bat egiten duen bitartean; beraz, aurpegi bera erakusten dio beti planetari.

Aurkikuntza [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

David Jewitt-ek et G. Edward Danielson-ek aurkitu zuten, 1979an, Voyager 2 zundak urte hartan bertan bidalitako argazkiak aztertuta. Espazio-ontzi batek egindako argazkien bidez, eta ez Lurreko teleskopio batetik, aurkitutako lehen satelite naturala izan zen.

Izendapena [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Adrastea satelite-izena mitologia grekoko Adrastea pertsonaian du jatorria; Adrastea ninfa bat zen.

Hasieran, S/1979 J 1 izendapen sistematikoa eman zitzaion sateliteari; kode horrek adierazten du 1979an lehen aldiz ikusitako Jupiterren lehen satelitea zela. Adrastea behin betiko izena 1983an eman zitzaion.


Kanpo estekak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]