한국   대만   중국   일본 
Adda - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Adda

Koordenatuak : 45°08′04″N 9°52′54″E  /  45.13444°N 9.88167°E  / 45.13444; 9.88167
Wikipedia, Entziklopedia askea
Adda
Ada (lmo)
Datu orokorrak
Mota ibai
Luzera 313 km
Geografia
Map
Koordenatuak 45°08′04″N 9°52′54″E  /  45.1344°N 9.8817°E  / 45.1344; 9.8817
Estatu burujabe   Italia
Eskualdea   Lombardia
Hidrografia
Ibaiadarrak
Arroaren azalera 7.979 km²
Arro hidrografikoa Po basin (en) Itzuli
Ur-emaria 187 m³/s
Lakuak Comoko aintzira
Bokalea
()
Po

Adda ( latinez : Abdua edo Addua ; lombardieraz Ada ) Italiako Lombardia eskualdeko ipar-mendebaldeko ibai bat da, Po ibaiaren ezkerraldeko ibaiadarra. Izena hizkuntza zeltikotik eratorri da, hori baitzen Antzinatean eskualde horretako populazioaren hizkuntza, eta ≪dabilen ura≫ esan nahi du.

Po ibaiaren ibaiadar nagusia da, eta 313 km luze da. Italiako ibaietan laugarrena da. Haren arro hidrografikoak 7.979 km² ditu.

Rhetiako Alpeetan du jatorria, Stelvio mendatetik mendebaldera, 2.235 m-ko altitudean. Lehenik, hegoalderantz egiten du; gero, mendebalderantz sartzen da, eta Como aintzira zeharkatzen du. Bere ibilbidearen azken zatian hegoalderantz egiten du berriro Lombardiako lautadan, eta Po ibaiarekin bat egiten du Castelnuovo Bocca d'Adda herrian, 36 m-ko altitudean. Lombardiako Sondrio, Como, Lecco, Bergamo, Milan, Cremona eta Lodi probintziak zeharkatzen ditu.

Energia hidroelektrikoa eta lautada ureztatzeko ustiatzen da. Batez beste, 187 m³/s-ko emaria du.

{{#coordinates:}}: cannot have more than one primary tag per page

Kanpo estekak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]