Wikipedia, Entziklopedia askea
Hiru abrahamdar erlijio nagusien ikurrak:
judaismoarena
,
kristautasunarena
eta
islamarena
.
Abrahamdar erlijioak
Abrahami
lotutako tradizio espirituala duten
erlijio monoteisten
multzoa da. Izendapena, oro har,
judaismoari
,
kristautasunari
eta
islamari
buruz hitz egiteko erabiltzen da, baina zenbaitetan beste erlijio batzuk ere sartzen dira, hala nola
babismoa
,
bahaismoa
,
deismoa
,
kaodaismoa
,
rastafari mugimendua
... Munduko fededunen erdiak baino gehiago abrahamdar erlijioetako baten sinestunak dira: 3.800 milioi fededun, gutxi gorabehera.
Abrahamdarrak ez diren erlijio nagusiak dira
dharmari
jarraitzen diotenak (batik bat
Indian
hedatuak) eta
taoari
jarraitzen diotenak (batik bat
Asiako
ekialdean hedatuak). Gainera,
Afrikan
eta
Karibean
hedatutako erlijio animistak ere ez dira abrahamdar erlijioak.