Wikipedia, Entziklopedia askea
Abdullah II.a Jordaniakoa
edo
Abdullah II bin Al-Hussein
Ammanen
jaio zen 1962ko urtarrilaren 30ean, eta
Jordaniako Haxemi Erresumako
monarka da. Aita zuen
Hussein I.a
1999ko otsailaren 7an hil zenez geroztik gobernatu du.
Ammanen jaio zen, eta Hussein I.aren eta bere bigarren emazte Muna al-Hussein (jaiotza-izena: Antoinette Avril Gardiner) printzesaren semea da. Lehen ikasketak Ammanen egin bazituen ere,
Ingalaterran
eta
AEBetan
egin zituen gainerako ikasketak.
Abdullah 1999ko otsailean tronuratu zen, bere aita hil zenean. Hil aurreko egunetan Hussein I.ak printze oinordeko izendatu zuen, ordura arte, 1965az geroztik, El Hassan bin Talal Husseinen anaiak zuena. Erabakia ez zuten herritarrek oso ondo hartu. Abdullah-ren ama britainiarra zen, eta Jordaniako pertsona askok ez zuten ongi ikusten Abdullah errege haxemi izatea. Haxemiek
Mahoma
profetaren zuzeneko ondorengoak dira. Abdullah bera Mahomaren ondorengo 43. generaziokoa da.
Rania Al-Yassin-ekin ezkonduta dago (orain erregina ezkontidea) 1993ko ekainaren 10az geroztik. Lau seme-alaba dituzte: Hussein, Iman, Salma eta Hashem.
Zuhaitz genealogikoa
|
---|
|