한국   대만   중국   일본 
Abdelmalik ibn Ahmad - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Abdelmalik ibn Ahmad

Wikipedia, Entziklopedia askea
Abdelmalik ibn Ahmad
9. Emir of Sarakusta (en) Itzuli

1110eko urtarrila  - 1110eko maiatza
Al-Mustain II.a - Muhammad ibn al-Hajj (en) Itzuli
Bizitza
Jaiotza ?
Herrialdea Zaragozako taifa
Heriotza 1130 (egutegi gregorianoa)  ( urte)
Familia
Aita Al-Mustain II.a
Seme-alabak
Leinua Banu Hud (en) Itzuli
Jarduerak

Abdelmalik ibn Ahmad Imad al-Dawla ibn Yusuf ibn Ahmad ibn Sulayman ibn Hud al-Judhami ( arabieraz : ???? ?????? ?? ???‎  ; 1130ean hila) Zaragozako taifako bederatzigarren eta azken errege independentea (1110) izan zen, Banu Hud leinukoa. [1] Imad al-Dawla (leinuaren zutabea) titulua bereganatu zuen.

Al-Mustain II.aren semea, aita Valtierrako guduan hil zenean, bere oinordeko bilakatu zen. [2] Valentziako wali almorabidea taifaren hiriburua bereganatzea saiatu arren, zaragozarrek huditarren alde egin zuten. Hala ere, urte hartako maiatzean Abdelmalikek kristauekin harremanak zituela zabaldu zenean, bertokoek Ibn al-Hayy Valentziako wali berriari hiria eskaini zioten.

Abdelmalikek ihes egin zuen eta Rueda de Jalongo gotorlekuan babestu zen. Han jauregi txiki bat mantendu zuen, Borja eta Calatayud barnean zituena. 1130 hil zen arte, Aragoiko erregearen aliatua izan zen. Zafadola bere semea oinordeko bilakatu zen.

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  1. Viguera Molins, Mª Jesus. (1988). Aragon musulman. Zaragoza ISBN 84-86778-06-9 . .
  2. Cervera Fras, M ª Jose. (1999). El reino de Saraqusta. Zaragoza: CAI ISBN 84-88305-93-1 . .