Abd ar-Rahman V.a

Wikipedia, Entziklopedia askea
Abd ar-Rahman V.a
Kordobako kalifa

1023ko abenduaren 2a  - 1024ko urtarrilaren 17a
Al-Qasim al-Mamun - Muhammad III.a
Bizitza
Jaiotza Kordoba , 1001 (egutegi gregorianoa)
Herrialdea Al Andalus
Heriotza Kordoba 1024ko urtarrilaren 17a (egutegi gregorianoa)  (22/23 urte)
Familia
Aita Hisham III.a
Jarduerak
Jarduerak politikaria
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa islama

Abd ar-Rahman V.a [1] [2] ( arabieraz : ?????????‎ ) Kordobako hamargarren omeiatar kalifa izan zen, 1023 eta 1024 artean gobernatu zuena. [3] [4]

Biografia [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Muhammad II.a al-Mahdiren anaia, 1023an, hiriburuko etengabeko matxinadak gelditu, Al-Qasim al-Mamun hammuditar kalifa ihes egin eta Jerezen babestu zen. Omeiatarren aldekoek abenduaren 2an kalifa izendatu zuten. Hiriburuko bandoen txotxongilo bilakaturik, "al-Mustazhir bi-llah" ( Allahren babesa erregutzen zuena) izenondoa hartu zuen. Bere agintaldia 47 egun baino ez zuen iraun eta ezin izan zuen hiriburuko gatazkak gelditu. 1024ko urtarrilaren 17an Muhammad III.a bere lehengusuak zuzenduriko langabetuen matxinada batean erail zuten.

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  1. EIMAren izen zerrendan marratxorik gabe dator, baina geroztik Euskaltzaindiak 165. arauan zehaztu du euskara batuan ar- forma dagokiola arabierazko artikulu horri.
  2. Abu l-Mutrif Abd al-Rahman ibn Hisham ibn Yabbar ibn Abd al-Rahman al-Nasir al-Umawi zuen izen osoa ( arabieraz : ??? ?????? ??? ?????? ?? ???? ?? ??? ?????? ?? ??? ?????? ?????? ??????‎ ), normalean Abd al-Rahman al-Mustazhir bi-Llah laburtua.
  3. Altamira, Rafael. (1999). Il califfato occidentale. in: Storia del mondo medievale . II, 477?515 or. .
  4. Hottinger, Arnold. (2005). Die Mauren. Arabische Kultur in Spanien. Munich: Wilhelm Fink ISBN 3-7705-3075-6 . .
Biografia
Andaluzia
Artikulu hau Andaluziako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz .