Jatorrizko seinale bat AM eta FM modulazioak jasan ondoren
AM irratia
anplitudearen modulazioarekin
(AM)
transmititzen
den
irrati-difusio
baliabide
[1]
bat da. Transmisioak entzuteko aukera ematen duen hartzaileari ere egiten dio erreferentzia terminoak.
FM irrati-difusioa
baino estaldura handiago eskaintzen du AM irratiak
[1]
, baina
banda-zabalera
murriztuago batekin. Gehienbat 53 kHz eta 30 MHz arteko
maiztasunetan
erabiltzen da, eta hurrengoak barneratzen ditu:
Anplitude modulazioa
maiztasun
altuko seinale elektriko baten anplitudearen aldaketa da
[2]
, maiztasun baxuko
seinale elektriko
baten modulazioari esker. Horren emaitza hurrengoa da: maiztasun eramailearen eta
audioaren
informazioa daramaten maiztasun altuaren eta baxuaren arteko batuketa
[2]
.
AM irratiaren igorpenaren maiztasun-espektroa
Adibidez, 2 kHz-eko audio seinale baten modulazioan, 756 kHz-eko eramaile batekin, hurrengo emaitzak lortuko dira:
- Beheko
banda-zabalera
: eramailea - modulatutako seinalea = 756 - 2 = 754 kHz;
- Goiko
banda-zabalera
: eramailea + modulatutako seinalea = 756 + 2 = 758 kHz;
- Eramailea = 756 kHz;
- IiPss:
Espektro
analizatzaile baten seinalearen forma.
Eramaile bat anplitudearen bitartez modulatu egiten denean, irteerako
potentzia
handitzen
[2]
da.
non k modulazio-tasa den (0 < k < 1).
Adibidez, 100 W-ko (eramailearen potentzia) igorle batek 150 W-ko potentzia maximoa igorriko du, k = 1 izanik:
- Eramailearen potentzia: 100 W.
- Goiko bandako potentzia: 25 W.
- Beheko bandako potentzia: 25 W.
Erabilera arruntetan modulazio-tasa (k) nahiko baxua da. Hori gertatu egiten da
soinuaren
izaeragatik, soinuaren batezbesteko maila baxua baita maila maximoarekin alderatuz.
AM irrati-difusioko igorlearen egitura
Informazioa barneratu dezaketen uhin elektromagnetikoak erradiatzen dituzten gailu
elektronikoak
dira. Igorleen funtzioa seinale optiko, mekaniko edota elektrikoak kodifikatzea da, eta gero anplifikatzea, uhin elektromagnetikoekin transmititu ahal izateko.
Anplitude modulazioaren
igorle arruntek irudian agertzen den egitura
[3]
jarraitzen dute.
Maiztasunak sortzen dituen gailua da. Normalean kristalezko
osziladoreak
dira, maiztasun zehatzagoak sortzen dituztelako
[4]
.
Potentzia baxuko audio
anplifikatzaile
bat da, sortutako oso
tentsio
baxuko seinalea anplifikatzeko
[4]
balio duena.
Mikrofono
batekin egin daiteke, irudian ikusten den moduan, edo beste gailu ezberdinekin.
Uhin
eramailea modulatuko duen seinale modulatzailea
[2]
sortzen du. Uhin eramailearen anplitudea aldatuko du seinale modulatzailearen aldaketen arabera, transmitituko den informazioa baita.
Bi zeregin betetzen ditu. Alde batetik osziladoreak sortutako eramailearen tentsioa igotzen du, eta beste aldetik anplifikatzaile-banaitzaile bezala erabiltzen da, osziladoreak era zuzenean seinalea sortu duela bermatzeko.
Aurreko etapan sortutako seinalearen potentzia handitu egiten du,
antenak
behar duen mailara arte. Etapa honetan baita ere seinale modulatzailea aplikatu egiten da, modulazio anplifikatzailean sortutakoa.
Kanpoko hornikuntzei esker etapa ezberdinetan beharrezkoak diren tentsio ezberdinak sortuko ditu.
Uhin elektromagnetikoen bidez bidalitako seinale elektriko, mekaniko edota optikoak berreskuratzeko balio duen gailu elektronikoa da.
- Antena
[5]
: Harrera antena baten bidez gauzatzen da, 1 m-ko luzerako kable batekin. Jasotzen den seinalea konplexua da, ingurumenean dagoen
erradiazio elektromagnetikoaren
ondorioz
[5]
. Hori dela eta, jasotako sienalea nahi dugun seinale modulatuaren eta beste igorle ezberdinetatik bidaltzen diren seinale modulatuen nahaste bat
[1]
da.
- Dipolo
paraleloa: Beste igorleetatik jasotako seinaleak iragazten ditu, jaso nahi dugunarekin soilik geratzeko. Horretarako
ferritazko
nukleoa daukan
haril
bat erabiltzen da,
eremu magnetikoa
kontzentratzen duena.
Dipoloarekin
lortzen den tentsioa oso txikia da (milivolt gutxi batzuk) eta ondorioz tentsioa anplifikatu
[6]
behar da. Anplifikazioa
anplifikadore operazional
batek eta bi
erresistentziek
osatzen duten zirkuitu anplifikatzaile batekin egiten da. Hauen ezaugarriak eta balioak nahi den anplifikazioaren arabera zehaztu beharko dira.
Demodulazioan seinalearen berreraikuntza egiten da. Bi etapa ezberdinetan
[6]
gauzatzen da:
- Inguratzailearen detekzioa: Seinalearen inguratzailea hautematen da, eta zuzendu egiten da.
- DC osagaiaren ezabaketa.
Demodulatutako seinalea anplifikatu egiten da, entzungarria izan dadin
bozgorailu
baten bidez.
Anplitude modulazio irratia (AM irratia)
maiztasun modulazio
irratiak (FM irratia) eskaintzen duen antzeko kalitate harrera
[7]
eskaini dezake. Baita
estereoan
ere, AM modulazioa daukan
telebista
modulatuaren soinuaren uhin azpigarraiatzailean adibidez. Gainera, esan beharra dago
bideo
seinalea AM modulazioa daukala telebista guztietan, legez horrela izan behar delako.
Hala ere, irrati-difusioan seinale modulatuaren
maiztasun-espektroaren
zabalera maiztasun altuenaren menpe dago. Izan ere, maiztasun-espektroaren zabalera maiztasun altuenaren bikoitza da. Horretaz gain, AM irratiaren igorketen kalitatea estandar askotan vis-a-vis erakoa da banda-zabaleran. Gainera, AM irratia erabiltzean
distortsioen
propagazioa distantzia garrantzitsuetan entzuten da, eta horrek kalitatea mugatzen du.
Aipatutako efektuak FM irratian deusestatzen dira
[8]
: kanal bakoitzari banda-zabalera bat esleituz gero igorketak difusio zuzenean entzuten dira.
FM irratia ez bezala, AM irratian transmititzen den seinalea maiztasun altuenarekiko mugatuta dago. Izan ere, seinale hori maiztasun altuenaren bikoitza baino maiztasun txikiagora izatera behartuta dago. Seinalearen transmisioa 1000 km-ko distantziara dauden bi ekipoen artekoa izan daiteke maiztasun ertainetan, eta itsasoen arteko transmisioa baimentzen du. Izan ere, uhinen propagazioa posiblea da
atmosferako kapa ionizatzaileei
esker.
NAB2066 azokan
AMSS
deituriko AM irratian oinarritutako kanal irekiko seinaleztapen sistema aurkeztu egin zen. Kanal honek sintonizadore bat dauka, AM irratiko maiztasun guztiak sintonizatu ahal dituena. Honi esker, automatikoki kanalerik hoberenera aldatu egiten da.