Wikipedia, Entziklopedia askea
Athletic Football Club Bournemouth
Ingalaterrako
futbol
taldea da,
Bournemouth
hirian du egoitza eta bere zelaia
Dean Court
da. 2015-16 denboraldian debuta egin du lehen mailan.
1890an
Boscombe St. John's Institute FC
taldea sortu zen baina hau desegin zenean, bertako jokalari batzuek 1899an
Boscombe FC
birsortu zuten. XX mendearen hasieran
The Cherries
("gereziak") ezizena hartu zuen, beren zelaia gereziondoen alboan baitzegoen eta beren kamiseta ere gorria baitzen. 1923an hiriaren izena hartu eta
Bournemouth and Boscombe Athletic Football Club
bihurtu zen.
1987an bigarren mailara igotzea lortu zuen eta hiru denboraldi egin zituen bertan. 2008an laugarren mailara jeisti zen baina bi urte egin zituen bertan eta goranzko bideari ekin zion 2014-15ean The Championship (2. maila) irabazi eta lehen mailara igotzea lortu zuen arte. 2015-16an mantentzea lortu zuen eta 2016-17an denboraldi lasaia izan du, azkenean 9. postuan sailkatu delarik.
2023-24 denboraldirako
Andoni Iraola
entrenatzaile usurbildarra fitxatu zuen.
- Bundesliga
(0): bederatzigarren 2016-17an.
- The Championship (1): 2015