ABBA
|
---|
|
|
|
Jatorria
| Stockholm
,
Suedia
|
---|
Musika mota
| Pop rock
,
Euro disco
,
Europop
,
Schlager
,
Dance
,
Glam rock
|
---|
Urteak
| 1972?1982
|
---|
|
Diskoetxea(k)
| Polar, Polydor, Atlantic, Universal, Epic, Vogue, RCA, PolyGram, Sunshine (Rhodesia-Zimbabwe), Ariston/Dig It (Italia)
|
---|
Managerra
| Stig Anderson
|
---|
|
Benny Andersson
,
Anni-Frid Lyngstad
,
Agnetha Faltskog
,
Bjorn Ulvaeus
|
|
Jasotako sariak
|
ikusi
- [[
Rockbjornen for the century's Swedish group/artist
(en)
]] :
[[
Aftonbladet
(en)
]]
(1999)
Rock and Roll Hall of Fame
(2010)
[[
Musikexportpriset
(en)
]]
(2021)
|
---|
Nominazioak
|
ikusi
- [[
Brit Award for International Album
(en)
]]
(1977)
: [[
Arrival
]]
|
---|
|
www.abbasite.com
|
|
ABBA
Suediako
musika talde entzutetsu bat izan zen, batez ere
pop musikan
aritu zena. 1972an hasi eta hamar urtez hainbat disko arrakastatsu argitaratu ondoren, 1982ko abenduan amaitu zuen bere ibilbidea. 1974an
Eurovision Abesti Lehiaketa
irabazi zuten. Taldekideak lau ziren, bi emakume eta bi gizon:
Benny Andersson
,
Anni-Frid Lyngstad
,
Agnetha Faltskog
eta
Bjorn Ulvaeus
. ABBAren musika pop estilokoa zen, doinu itsaskorrekin, letra errazekin eta beren estilo propioarekin, nesken ahots harmonikoez osatua. Bjorn eta Agnetha taldea sortu baino hilabete batzuk lehenago ezkondu ziren; Benny eta Frida aldiz 1978an ezkondu ziren. 1982an, bi bikoteak banatzean, musika estilo desberdina erabili zuten eta letra sakonagoak idatzi zituzten.
Hala ere, 2021ean, taldeak bi abesti berri atera zituen beraien itzulerarekin batera.
[1]
[2]
ABBA taldea Benny Andersson, Anni-Frid ≪Frida≫ Lyngstad, Bjorn Ulvaeus eta Agnetha Faltskogek osatu zuten. Taldearen izena taldekideen izenen lehenen letrak konbinatuz sortu zuten (Agnetha, Bjorn, Benny, Anni-Frid). Laukotea 1972an sortu zen Stockholmen, baina 1974 ko
Eurovision Abesti Lehiaketa
n
Waterloo
kantuarekin izan zuten arrakastari esker hasi zen taldea famatua egiten. Handik aurrera nazioarteko arrakasta lortu zuten melodia gogoraerrazekin, letra simpleekin eta beren berezko soinuarekin, emakumeen ahots harmoniak eta
wall of sound
delakoa (Phil Sektor produktoreak sorturiko musika efektua) ezaugarri zituztela.
Bjorn eta Agnetha taldearen eraketa baino lehen ezkondu ziren; Benny eta Frida, ordea, 1978an ezkondu ziren. Laurak abeslariak ziren bitartean beraien familiez ere arduratzen ziren. Grabazioek eragin izugarria izan zuten musika merkatuan eta
Universal Music Group
diskoetxeko talde arrakastatsuenetako bat bihurtu ziren. 70eko hamarkadan album gehien saldu zituen taldea izan zen.
ABBA aurreneko pop talde europarra izan zen europatik at ingelesa hitz egiten zen herrialdeetan arrakasta lortu zuena, batez ere Australia, Zeelanda Berria, Hego Afrika, Canada eta, neurri txikiagoan, Estatu Batuetan. Hala eta guztiz ere, ospe gehien zuten unean, bi bikoteek harreman sentimentala moztu zuten, taldea osorik mantendu zen arren. Aldaketa horiek beren musika estiloan islatu ziren, letra sakonagoak eta musika estilo desberdinak sortuz. Taldea gainbeheran hasi zen, salmentak behera zihoazen,eta lau taldekideetako bakoitzak bere bidea hartzea erabaki zuen. Horrela,1982ko abenduan taldekideek ABBA talde modura beren azken agerpena egin zuten.
Denboraldi batean zehar arrakastarik gabe egon ziren, baina bilduma erako albumei esker arrakasta berreskuratu zuten, eta gaur egun, ABBA munduko talderik ezagunenetarikoa da, 180 eta 400 milioiko salmentekin urtean. Hainbat artistek beren musika interpretatu dute eta
Mamma Mia musikala
ere egin dute. Talde hau, beren jatorrizko herrialdean ikono bat bihurtu da, eta bere ospeak Europako beste hainbat artistei ateak ireki dizkie. 2010ean
Rock and Roll Hall of Fame
delakoan sartu ziren.
Fridak Bjorn 1963an ezagutu zuen, talentu lehiaketa batean, eta Agnetha berriz, telebista saio batean 1968. urte hasieran. 1969ko martxoan, Agnethak Bjorn ezagutu zuen eta berriz elkartu ziren telebista saio batean; beranduago bikote bihurtu ziren. Urte hartako maiatzaren 1ean, Fridak 1969ko Melodifestivalen-en parte hartu zuen, bertan Benny ezagutuz. Aste batzuk geroago kontzertu batean berriz elkartu ziren, laster ezkon-hitza emanez, baina 1978. urtera arte ez ziren ezkondu.
The Hep Stars
eta
The Hotennany Singers
taldeak desegin egin ziren 1960ko hamarkadaren amaieran; Benny lehengoko taldekidea zen eta Bjorn berriz bigarrenekoa. Beraz, Bjorn eta Benny elkarrekin beren lehenengo diskoa grabatzen hasi ziren, Lycka izenekoa; bertan urteetan zehar egindako konposizioak jaso zituzten. Album horretan, Agnetha eta Fridak parte hartu zuten abesti batzuei ahotsa jarriz.
1970ko apirilean, laurak
Zipren
izan ziren oporretan eta dibertsioz, kantatzen hasi ziren. Azkenean entretenimendu modura hasitakoa, aurkezpen inprobisatu batean amaitu zen, ONU-ko soldaduen aurrean. Hori izan zen laster ABBA taldekoak izango ziren kideen lehen aurkezpena. 1970ko irailean kaleratu zen Lycka albuma, baina Bjorn eta Benny-ren izenean bakarrik. Abian jartzeko,
Det kan ingen doktor hjalpa
eta
Tank om jorden vore ung
singelak kaleratu ziren, Agnetha eta Fridak abestuak, arrakasta pixka bat lortuz. Azkenik, 1970ko azaroaren 1an, laurek
Goteborgen
, Festfolk izeneko kabaret ikuskizun bat aurkeztu zuten (Suediar hizkuntzan hitz joko bat da, “pertsonen festa” edo “bikote lanpetuak” esan nahi duena). Beste kanta batzuekin batera, laukoteak Bjorn eta Bennyren albumeko arrakastak kantatu zituzten. Ikuskizunak ez zuen publikoaren arreta erakarri, eta, Suedian bira labur bat egin ondoren, lauek, berriro beren banakako proiektuetan kontzentratzea erabaki zuten.
Lycka
albuma atera eta geroxeago, Agnethak bere laugarren diskoa atera zuen
Nar en vacker tanke blir en sang
eta Bjorn-ekin ezkondu zen 1971ko uztailaren 6ean, Suediako prentsaren ustez ≪urteko ezkontza≫ izan zena. Agnetha, Bjorn eta Benny uda horretan hasi ziren elkarrekin emanaldiak egiten, hainbat kontzertu eta telebista programetan batera agertuz. Bitartean, Fridak bere estudioko lehen diskoa, "Frida" izenekoa, kaleratu zuen 1971ko martxoan eta kritika onak lortu zituen. Stig Andersonek esan zuen Benny eta Bjorn arrakastatsuak bihurtuko zirela: ≪Noizbait dueto horrek kanta bat idatziko du eta hurrengo arrakasta mundiala bihurtuko da≫ iragarri zuen. Stig-ek Benny eta Bjorn kanta bat idaztera animatu zituen, 1971ko
Eurovision Abesti Lehiaketa
rako, hau da, Melodifestivalen Suediar hautaketarako. Bi kanta proposatu zituzten
Det kan Ingen Doktor Hjalpa
eta
Valkommen Till Varlden
, baina ez ziren ez bata ez bestea onartuak izan. Benny eta Bjorn 1972ko Melodifestivalenera aurkeztu ziren abesti berri batekin
Sag det med en sang
abeslaria Lena Anderson zutela. Kanta hirugarren postuan geratu zen, eta Suedian izugarrizko arrakasta lortu zuen. Stig Anderson konbentzituta utzi zuten bide honean zihoaztela.
Hala ere, arrakasta internazionalaren lehen seinaleak ezustean iritsi ziren, Bjorn eta Bennyren
She is my kind of girl
abesti sinplea CBS records-ek Japonian erakutsi zuenean, 1972an bi horiei Oriconeko zerrendetan fama emanez. Japonian argitaratu ziren beste bi single,
Merry-Go-Round
eta
Love Has Its Ways
baina arrakasta errepikatu gabe. Hala ere,
She's My Kind of Girl
kantuaren arrakastak Tokyoko Yamaha festibalean Suedia ordezkatzeko aukera segurtatu zien. Urte horretan, azaroan, Bjorn eta Bennyk
Japoniara
bidaiatu zuten beren bikoteekin, eta haiek lagunduta
Santa Rosa
interpretatu zuten, baina abestiak ez zuen saririk lortu.
Bjorn eta Bennyk konposizioak egiten jarraitu zuten eta ahots moldaketa eta soinu berriak esperimentatzen. Azkenik, 1972ko martxoaren 29an, taldeko lau kideek
People Need Love
izeneko kanta bat egin zuten, bertan emakumeek gehiago kantatzen zuten, horrela pixkanaka beraien ahotsak garrantzia hartzen joan ziren. Denak soinu berri horrekin entusiasmatu egin ziren eta Stigek hori sinple bezala zabaldu zuen 1972an. Kantua zerrendetan 17. izatera iritsi zen. Ameriketan arrakasta izan zuen
people need love
abestiak, baina Stig-en ustez, momentu horretan zuten diskografia txikiegia zen eta ez zeuzkan behar adina baliabide arrakasta hori zabaltzeko. Berak zioen beste diskografia batekin askoz arrakasta handiagoa lortuko zuketela Ameriketan.
1972ko Apirilaren 30ean lehen aldiz atera zen talde a telebistan
vi i femman
telesail Suediarrean
people need love
abesten. Arrakasta izan zutenez, lauek beraien lehen albuma batera grabatzea erabaki zuten, nahiz eta talde bat osatzea ez izan beraien lehentasuna. Grabaketa saioak 1970 eko irailaren 26ean hasi ziren eta urriak 25erako dagoeneko kantu pare batzuk amaituta zituzten. Kantu jakin batek
Nina, Pretty Ballerina
bi neskak zituen protagonista bezala eta bertan bien ahotsen armonia agertzen zen, horrek beren talentuaren kalitatea adierazten zuen. Urrian,
he is your brother
kantua kaleratu zuten, nahiz eta salmenta merkatuan huts egin, lehen postuetan kokatu zen irrati grafikoetan. Agnetha eta Bjornek beren lehen alaba, Linda, izan zuten 1973ko otsailaren 23an. Aurretik, Agnetharen haurdunaldiak hainbat arazo sortu zizkien beraien lehen singelaren aurkezpenetan. Alemania eta Austriako taldearen lehen aurkezpenetan, Agnetha Inger Brundinek, Frida-ren lagun batek, ordeztu zuen.
Grabazio saioak jarraitu bitartean, laukoteko kide batzuek banakako proiektuekin jarraitu zuten. Fridak Stockholmen jarraitu zuen hainbat kabaret ikuskizun egiten 1973 arte. Urte horretan bertan, Agnethak Maria Magdalena antzeztu zuen jesukristo superstar musikalean, eta hainbat kritika on jaso zituen. Bjornek noizean behin The Hootenanny Singers taldearekin jarraitu zuen lan egiten 1974ko uda arte. Stigek, orain taldearen ordezkari zenak, Melodifestivalen-erako taldeak beste saiakera bat egitea erabaki zuen, oraingoan
Ring-Ring
kantarekin. Soinu grabazioak Michael B. Tretow ingeniariarekin egin ziren. Honek, aurretik
wall of sound
teknika erabilia zuen, hau izan zen ABBA taldearen musika-ekoizpen teknika karakteristikoa.
Wall of sound
delakoa honetan zetzan: Soinu bat zinta maisu batean grabatu, eta ondoren, zinta horren kopia bat baino gehiago sortu eta milisengundo batzuen tarteaz erreproduzitu, beraz, entzuten diren elementu kopurua bikoiztu egiten dira, eta horrela, soinu argiago eta ozenago bat lortzen da.
Pista eta kanta dagoeneko eginda eta grabatua zegoela, Stigek Ingelesezko bertsioa egin zuen Neil Sedaka eta Phil Codyrekin, horrela garaipena ziurtatu nahiaz. 1973ko Melodifestivalean ordea, Otsailak 10ean ospatua, taldea hirugarren geratu zen. Emaitza hori izan arren, taldeak bere planak mantendu zituen eta beren lehen diskoa atera zuten,
Ring-Ring
, bertan ordurarteko kanta arrakastatsuak zeuden
People Need Love
eta
He Is Your Brother
,
Love Isn't Easy (But is Sure is Hard Enough)
eta
Another Town, Another Train
abesti simple bezala.
Ring-Ring
sinpleak arrakasta handia izan zuen europako hainbat herrialdetan, baina Stigen ustez taldea Ameriketan eta Erresuma Batuan bakarrik helduko zen lehen zenbakietara.
1973ko udaberrian, izen zailez nekatuta, Stig hasi zen publikoan ABBA deitzen taldeari (izena kideen izenen lehenengo letren akronimo bat da Agnetha, Bjorn, Benny eta Anni-Frid ). Hasieran ez ziren ziren seriotasunez hartuak izan, ABBA, Suedian itsaski empresa famatu baten izena ere bazelako, baina Stigek sinesten zuen internazionalki arrakasta izango zuela izenak. Hala ere, taldearentzako izen egoki bat aurkitzeko lehiaketa bat izango zela esan zuen Gotemburgoko egunkari batek. Taldeak "Baba" eta "Friend and Neighbours’' bezalako izenak jaso zituen, baina azkenean izen guztiak baztertu zituzten, eta udan iragarri zen izen ofiziala ABBA zela. Geroago taldeak itsaski konpainiarekin negoziatu zuen eta taldearen izenaren lehenengo B letra aldrebes jarri zuten 1976ean, izena beraien logotipo bilakatu zen eta marka erregistratua ere. Izena paperean idatzia izan zen lehengo aldia, Metronome estudioko grabazio saioetan izan zen Estocolmon 1973ko urriaren 16an. 1973ko udan, ABBA taldeak itzuli handia hasi zuen folkparksetatik uztailetik irailera, hirurogei kontzertu baino gehiago egin zituzten leku irekietan. Itzulia egin eta gero beraien bigarren albumean hasi ziren lanean.
Aurreko urteetan bezala, Bjorn, Benny eta Stig-ek Melodifestivala eta Eurovisio lehiaketak erabili nahi zituzten taldearen musika negozioa egiteko modu bezala. 1973 bukaeran, hirurak Sveriges telebista programan gonbidatuak izan ziren 1974ko Eurovisiorako kantua aukeratzeko. Taldea orain Erresuma batuko glam rock estiloarekin zegoen inspiratua eta
Waterloo
abestia, Michael Bren
wall of sound
teknikaz moldaturikoa, aukeratu zuten. Otsailaren 9an, ABBAk Melodifestibala irabazi zuen, 302 punturekin, inoiz izandako puntuaziorik handiena lehiaketa horretan. Abesti irabazlea Suedieraz eta ingelesez izan zen kaleratua, Suediako listetan lehenengo postuan jarriz. Martxoan, bigarren diskoa (Waterloo) kaleratu zuten
Waterloo
abestiarekin eta baita
Honey, honey
eta
Hasta manana
kantuekin.
1974ko Apirilaren 6an,
Waterloo
kantak Suedia irudikatu zuen Eurovisioko XIX edizioan,
Brighton Domoan
, Erresuma batuan ospatua. Aurkezpenean, ABBA-ko kideek Svvenkek diseinaturiko jantzi deigarriak zeramatzaten eta Sven-Olof Walldoff orkestrako zuzendaria Napoleon Bonapartez mozorrotu zen. Bozkaketa amaitu eta gero, kantak 24 puntu irabazi zituen (Gigliola Cinquetti italiarrak eginiko
Si
abestiak baino 6 puntu gehiago) Suediari bere lehen garaipena emanez eta ABBA taldeari arrakasta internazionala emanez.
1974-ko azaroan beraien lehen bira egin zuten Europatik, gehienbat Alemanian, Danimarkan eta Austrian agertuz; gira hau ez zen oso arrakastatsua izan, Eskandinaviatik kanpora oso ezagunak ez zirelako. 1975eko urtarrilean, ordea, tour honen bigarren zatia egin zuten eskandinaviatik, eta gira honek publikoaren eta prentsaren arreta gehiago erakarri zuen. Laukotea zazpi data ezberdinetan agertu zen eta kontzertuak oso arrakastatsuak izan ziren, Suizako kontzertuarekin amaituz.
Gira eta gero ABBAk hurrengo bi hilabeteak bere hurrengo diskoan lan egiten jardun zuen, ABBA izenekoan, bere hirugarren diskoa zena. Disko hau 1975eko apirilean kaleratu zen. Europako hainbat telebista programei esker promozioko kanpaina bat egin eta gero, ABBA beste kontzertu bat emateko prestatu zen. 1975eko udan hiru astez zehar gira txiki bat egin zuten Suizatik, berez lehengo urterako plana zena, baina betan behera utzi zutena Eurovisioneko arrakastarengatik. Gira honek 500 000 koroa baino gehiago biltzea lortu zuen.
1975eko ekainean, taldearen
SOS
abestiak seigarren postua lortu zuen Erresuma Batuan. Estatu Batuetan, berriz, hamargarren eta hamabostgarren postuetan geratu ziren, baina Mexikon lehenengo postua lortu zuten. 1976ean laugarren albumarekin hasi ziren, hau bukatua izango ote zen jakin gabe; gainera, taldekide bakoitzak taldeaz aparte beste proiektu batzuk ere bazituen.
1975ko abuztuan, ABBAren bideoek interes handia sortu zuten Australian eta Zeelanda Berrian. Herrialde horietan edukitako arrakastak influentzia asko eduki zuen Europako beste diskografiketan.
Mamma Mia
abestia lehenengo postura iritsi zen Erresuma Batuan 1976ko hasieran, eta lehenengo hamar postuetan agertu zen Europako beste hainbat musika-zerrendetan.
1976 urtearen hasieran, beste herrialdeetan arrakasta lortzen zuen bitartean, Estatu Batuetan ez zuen hainbesteko arrakastarik lortu. Izan ere, ABBAk 1976 urteko zatirik handiena bere album berria lantzen eman zuen.
Bere album berria 1976ko uda baino lehen kaleratzea pentsatua bazuten ere, taldearen etengabeko bidaiek eragotzi egin zuten eta albuma ez zen urrira arte kaleratu. Bere album berriko lehen abestia,
Dancing Queen
,
Carl XVI.
erregearen ezkontzan kaleratu zuten. Abesti hau arrakasta bihurtu zen, eta 1976an 3 milioi kopia baino gehiago saldu zituen.
Dancing Queen
ABBA taldearen abesti ezagunena bihurtu zen.
1977ko urtarrilean, ABBAko taldekideak famatuak ziren jada mundu osoan. Urte horretan, Arrival diskoa
Brit Awards
sarietan nominatua izan zen, urteko album internazional onena bezala. Urte orretan bertan, urtarrilaren 28an, ABBAk Europatik eta Australiatik gira bat egin zuen, beren albumetako abestirik arrakastatsuenak abestuz.
Polar Music konpainiak ABBA: The Movie pelikula kaleratu zuen, ABBAren kontzertua eta bertako xehetasunak kontatuz.
[3]
Beren seigarren albumaren grabaketak luzeagoak eta zailagoak bihurtu ziren, abesti asko oraindik kaleratu gabeak zirelako. 1978ko amaierara,
Musica para Unicef
proiektuan parte hartzeko
Chiquitita
abestia sortu zuten, eta abesti hau hurrengo asteetan kaleratu zen.
[4]
Taldea jadanik aldatuta zegoen: Benny eta Frida ezkondu egin ziren, eta Agnetha eta Bjorn berriz, dibortziatu. Taldearen seigarren albuma,
Voulez-Vous
, 1979ko apirilean kaleratu zen, eta albumaren aldi berean, laukoteak
Does your mother know?
abestia kaleratu zuen, beren azken abestia Bjorn bakarlaria zena, eta Japonen eta Europan oso ezaguna bihurtu zen
Gimme! Gimme! Gimme! (A man after midnight)
abestia. 1979. urtean gira bat egin zuten mundu osoan zehar.
Giratik etorri ondoren kaleratu zuten lehen abestia
The Winner Takes It All
, eta azaroaren amaieran kaleratu zuten beren zazpigarren diskoa,
Super Trouper
. 1981eko urtarrilean Bjorn Lena Kallersjorekin ezkondu zen. Taldean desberdinatsun asko zeuden, eta otsailaren amaieran Frida eta Benny dibortziatu egin ziren. Bennyk beste emakume bat ezagutu zuen, Mona Norklit, eta berarekin ezkondu zen urte horretako azaroan.
Apirilaren amaieran kontzertu txiki bat eman zuten eta beren hurrengo albumean sartuko zituzten beste bi abesti abestu zituzten,
Slipping Through My Fingers
eta
Two For The Price Of One
. Azken abesti bat ere kaleratu zuten
Super Trouper
albumerako,
Lay All Your Love On Me
izenekoa.
1981eko azaroan ABBAk
The Visitors
publikatu zuen, bere zortzigarren eta azken albuma.
One Of Us
eta
When All Is Said And Done
abestiak oso famatuak bihurtu ziren, baina ez aurrekoak bezainbat. Abesti hauek kaleratu eta gero, bakoitza bere proiektuetan hasi zen: Bennyk bere lehen semea eduki zuen, eta Bjornek bere hirugarrena. Fridak bakarkako diska bat grabatu zuen; eta oso arrakastatsua izan zenez, taldearen banaketari buruz hitz egiten hasi zen jendea. Taldekideek ez zuten elkar ikusi 1982ko maiatza arte.
1982ko maiatzean taldea berriz bildu zen bederatzigarren album bat grabatzeko, baina album hau ez zen osorik grabatu, hiru bat abesti baizik. 1982ko azaroaren 19an taldea azken aldiz agertu zen Suediako telebista programa batean. Azkenik, urte berdineko abenduaren 11an atseden tenporal bat egingo zutela esan zuten, baina ez ziren gehiago elkartu.
2021ean Anni-Frid Lyngstad, Agnetha Faltskog, Bjorn Ulvaeus eta Benny Andersonek amaiera eman zioten lau hamarkadako isiluneari
Voyage
disko berriarekin.
[5]
Diskoaz gain, kontzertu birtualak ere bai
Londres
en. Izan ere, artistak pertsonaia
holografiko
bihurtu dira,
ABBAtars
ezizenez ezagunak.
[6]
Mamma mia! (2008)
Phyllida Lloydek
zuzendutako eta
Meryl Streep
aktoresak protagonizatutako filma da. Pelikula ABBA taldearen abestietan dago oinarritua.
Sophie Sheridan (Amanda Seyfried) hogei urteko neska, Greziako uharte batean bizi da bere amarekin (Meryl Streep). Ezkontzeko zorian dago eta bere aita nor den ezagutu nahi du. Beraz, eta bere amak jakin gabe, gazteak hiru gizon gonbidatzea erabakitzen du, zeintzuk bere amarekin abentura bat izan baitzuten: Sam Carmichael (Pierce Brosnan), Harry Bright (Colin Firth) eta Bill Anderson (Stellan Skarsgard).
Eszena gehienak Pinewood estuioetan daude filmaturik, baina batzuk Skopelos eta Skiathos uharte Greziarretan daude filmatuak.
Playtone eta Universal Studios-ek publizitate kanpaina jarri zuten martxan, bederatzi kartel egin zituzten, zortzi Estatubatuar eta Frantziako bat. Bost trailer kaleratu zituzten, horietako bi forma laburrean eta hiru zinema aretoetan estreinatu zituzten. Horrez gain, filmak lortu zuen ABBA taldeko lau kideak publikoki bateratzea, 20 urtez elkarrekin fotografiatuak izan gabe egon ondoren.
Hauek dira kantu famatuenak:
1. Dancing Queen (35.700.000 ale saldu ziren)
2. Mamma Mia
3. Gimme Gimme Gimme
4. The winner takes it all
5.
Waterloo
6. Chiquitita
7. Voulez-vous
8. S.O.S
9. Fernando
10. Lay all your love on me
11. Super trouper
12. Does your mother know
13. Take a chance on me
14. One of us
15. Knowing me, knowing you (770.000 ale saldu ziren)
ABBA taldeak hamaika album plazaratu ditu
Ring Ring (1973)
- Ring Ring
- Another Town, Another Train-Disillusion
- People Need Love
- I Saw It In The Mirror
- Nina, Pretty Ballerina
- Love Isn’t Easy (But It Sure Is Hard Enough)
- Me And Bobby And Bobby’s Brother
- He Is Your Brother
- She’s My Kind Of Girl
- I Am Just A Girl
- Rock’n’Roll Band
Waterloo (1974)
- Waterloo
- Sitting In The Palmtree
- King Kong Song
- Hasta Manana
- My Mama Said
- Dance (While The Music Still Goes On)
- Honey, Honey
- Watch Out
- What About Livingstone
- Gonna Sing You My Lovesong
- Suzy-Hang-Around
ABBA (1975)
- Mamma Mia
- Hey, Hey Helen
- Tropical Loveland
- SOS
- Man In The Middle
- I Do, I Do, I Do, I Do, I Do
- Bang-A-Boomerang
- Rock Me
- Intermezzo No.1
- I’ve Been Waiting For You
- So Long
Arrival (1976)
- When I Kissed The Teacher
- Dancing Queen
- My Love, My Life
- Dum Dum Diddle
- Knowing Me, Knowing You
- Money, Money, Money
- That’s Me
- Why Did It Have To Be Me
- Tiger
- Arrival
ABBA - The Album (1977)
- Eagle
- Take A Chance On Me
- One Man, One Woman
- The Name Of The Game
- Move On
- Hole In Your Soul
- Thank You For The Music
- I Wonder (Departure)
- I’m A Marionette
Voulez-Vous (1979)
- As Good As New
- Voulez-Vous
- I Have A Dream
- Angeleyes
- The King Has Lost His Crown
- Does Your Mother Know
- If It Wasn’t For The Nights
- Chiquitita
- Lovers (Live A Little Longer)
- Kisses Of Fire
Super Trouper (1980)
- Super Trouper
- The Winner Takes It All
- On And On And On
- Andante, Andante
- Me And I
- Happy New Year
- Our Last Summer
- The Piper
- Lay All Your Love On Me
- The Way Old Friends Do
The Visitors (1981)
- The Visitors (Crackin' Up)
- Head Over Heels
- When All Is Said And Done
- Soldiers
- I Let The Music Speak
- One Of Us
- Two For The Price Of One
- Slipping Through My Fingers
- Like An Angel Passing Through My Room
ABBA Gold - Greatest Hits (1992)
Taldearen album arrakastatsuena da eta historiako albumik salduenetarikoa, top 30ean sartzen 24.postuan, 375 milioi kopia salmenta baino gehiagorekin.
- Dancing Queen
- Knowing Me, Knowing You
- Take A Chance On Me
- Mamma Mia
- Lay All Your Love On Me
- Super Trouper
- I Have A Dream
- The Winner Takes It All
- Money, Money, Money
- SOS
- Chiquitita
- Fernando
- Voulez-Vous
- Gimme! Gimme! Gimme! (A Man After Midnight)
- Does Your Mother Know
- One Of Us
- The Name Of The Game
- Thank You For The Music
- Waterloo
More ABBA Gold (1993)
- Summer Night City
- Angeleyes
- The Day Before You Came
- Eagle
- I Do, I Do, I Do, I Do, I Do
- So Long
- Honey, Honey
- The Visitors (Crackin` Up)
- Our Last Summer
- On And On And On
- Ring Ring
- I Wonder (Departure)
- Lovelight
- Head Over Heels
- When I Kissed The Teacher
- I Am The City
- Cassandra
- Under Attack
- When All Is Said And Done
- The Way Old Friends Do
ABBA Number Ones (2006)
- Gimme! Gimme! Gimme! (A Man After Midnight)
- Mamma Mia
- Dancing Queen
- Super Trouper
- SOS
- Summer Night City
- Money, Money, Money
- The Winner Takes It All
- Chiquitita
- One Of Us
- Knowing Me, Knowing
- You Voulez-Vous
- Fernando
- Waterloo
- Name Of The Game, The
- I Do, I Do, I Do, I Do, I Do
- Take A Chance On Me
- I Have A Dream
- ↑
(Ingelesez)
≪ABBA | Members, Meaning, Songs, Reunion, & Facts | Britannica≫
www.britannica.com
(Noiz kontsultatua: 2022-08-04)
.
- ↑
≪"ABBA" (taldea): sorkuntza historia, izenak eta parte-hartzaileen biografiak≫
eu.unansea.com
(Noiz kontsultatua: 2022-08-04)
.
- ↑
Hallstrom, Lasse. (1979-02-02).
ABBA: The Movie.
Polar Music International, Reg Grundy Productions Pty. Ltd.
(Noiz kontsultatua: 2022-08-04)
.
- ↑
(Gaztelaniaz)
Clarin.com. (2020-05-06).
≪Chiquitita: la historia del clasico de ABBA que nacio para ser solidario≫
Clarin
(Noiz kontsultatua: 2022-08-04)
.
- ↑
≪ABBA taldea bueltan da, disko berri batekin, 40 urte geroago≫
EITB
2021-09-02
(Noiz kontsultatua: 2022-08-04)
.
- ↑
gaztezulo.
≪ABBA taldea bueltan da 40 urteren ondoren≫
Gaztezulo
(Noiz kontsultatua: 2022-08-04)
.