Wikipedia, Entziklopedia askea
2024ko Japoniako itsasoko lurrikara
urtarrilaren 1ean
16:10ean
JST
(07:10
UTC
) gertatu zen. 7,5
M
w
ko
lurrikara
batek
Noto penintsula
kolpatu zuen,
Ishikawa prefekturan
,
Japonia
[1]
. Lurrikarak
tsunami
bat sortu zuen
Japoniako itsasoan
[2]
.
Noto penintsulako ipar-ekialdeko punta hainbat lurrikaren eremua izan da hiru urtez; lurrikara hau izan da hiru urteetako handiena,
2023ko maiatzean izan zen 6,3 M
w
ekoa
gaindituz.
Japonia
Ozeano Bareko
,
Filipinetako
,
Okhotskeko
eta
Amuriako
plaken arteko
muga konbergentean
dago.
Uharte-arkuaren
ekialdeko eta hego-ekialdeko kostetan, Ozeano Bareko eta Filipinetako plakak
subdukzioa
gertatzen da
Japoniako hobian
eta
Nankaiko hobian
, hurrenez hurren.
Honshuko
mendebaldeko kostaldea,
Japoniako itsasoa
inguratzen duena, iparraldetik hegoalderako joera duen muga konbergentea da
[3]
. Amuriako eta Okhotskeko plaken arteko muga hori subdukzio gune hasiberria da, ekialderantz okertutako
zamalkadura
failez osatua
[4]
. Tektonika konbergentea
Pliozenoaren
amaieratik dago eskualdean
[5]
. Lurrikarak eta tsunamiak muga osatzen duten zamalkatze failetan gertatzen dira, 6,8 eta 7,9 gradu bitarteko magnitudearekin.
1741
,
1940
,
1964
,
1983
eta
1993an
lurrikara eta tsunami handiak gertatu ziren muga horretan, nahiz eta 1741eko tsunamiaren jatorria oraindik eztabaidagai den
[6]
.
25 eraikin bota zituen lurrikarak.
Wajiman
hamabost pertsona hil ziren;
Suzun
, sei;
Nanaon
, bost;
Anamizun
, bi; eta
Hakuin
eta
Shigan
, bana, prefekturako datuen arabera. Gainera, hamarnaka pertsona ospitaleratu zituzten, eta kalte materialak ere handiak izan dira.
Ishikawa prefekturan
sute batek 200 eraikini eragin die, eta itzaltzeko arazo handiak izan ziren. Lurrikararen ostean
Tsunami
alerta piztu zuen Japoniako Gobernuak, baina itsasoaren gorakadak ez zuen kalte handirik eragin.
[7]
- ↑
(Noiz kontsultatua: 2024-01-01)
.
- ↑
(Ingelesez)
≪Massive earthquake jolts Japan, triggering tsunami warnings≫
CNA
(Noiz kontsultatua: 2024-01-01)
.
- ↑
Mulia, Iyan E.; Ishibe, Takeo; Satake, Kenji; Gusman, Aditya Riadi; Murotani, Satoko. (2020-09-03).
≪Regional probabilistic tsunami hazard assessment associated with active faults along the eastern margin of the Sea of Japan≫
Earth, Planets and Space
72 (1): 123.
doi
:
10.1186/s40623-020-01256-5
.
ISSN
1880-5981
.
(Noiz kontsultatua: 2024-01-01)
.
- ↑
(Ingelesez)
Hurukawa, Nobuo; Harada, Tomoya. (2013-12-01).
≪Fault plane of the 1964 Niigata earthquake, Japan, derived from relocation of the mainshock and aftershocks by using the modified joint hypocenter determination and grid search methods≫
Earth, Planets and Space
65 (12): 1441?1447.
doi
:
10.5047/eps.2013.06.007
.
ISSN
1880-5981
.
(Noiz kontsultatua: 2024-01-01)
.
- ↑
Tamaki, Kensaku; Honza, Eiichi. (1985-10-20).
≪Incipient subduction and deduction along the eastern margin of the Japan Sea≫
Tectonophysics
119 (1): 381?406.
doi
:
10.1016/0040-1951(85)90047-2
.
ISSN
0040-1951
.
(Noiz kontsultatua: 2024-01-01)
.
- ↑
Satake, Kenji. (2007-05-01).
≪Volcanic origin of the 1741 Oshima-Oshima tsunami in the Japan Sea≫
Earth, Planets and Space
59 (5): 381?390.
doi
:
10.1186/BF03352698
.
ISSN
1880-5981
.
(Noiz kontsultatua: 2024-01-01)
.
- ↑
Jon, Ordonez. (2024-01-02).
≪Gutxienez 48 pertsona hil dira Japonian izan den lurrikaran≫
Berria
(Noiz kontsultatua: 2024-01-02)
.