Wikipedia, Entziklopedia askea
2021eko Arabako Binakako Bertsolari Txapelketa
urte honetako
apirilaren 17a
eta
maiatzaren 22a
bitartean jokatu zen, txapelketa izan zen.
Arabako Bertsolari Txapelketarako
kanporaketak jokatu ziren 2020ko udazkenean, baina
COVID-19 pandemiak
eragindako murrizketen ondorioz sailkaturiko bertsolariak bikotea multzokatu eta Binakako Txapelketa alternatiboa antolatu zen
[1]
.
Manex Agirre
eta
Martin Abarrategi
aramaioarrak izan ziren irabazleak
Legution
jokaturiko finalean
[2]
.
2020ko udazkenean jokatu ziren, eta hamabi bertsolarik lortu zuten sailkapena:
Martxoaren 27an prentsaurrekoa egin zen
Zigoitian
txapelketaren formatua aurkezteko. Bikoteak osatzeko 2019ko finalisten sailkapena eta kanporaketetako sailkapena erabili zen
[1]
. Lehenengoa 18.arekin, bigarrena 17.arekin eta horrela osatu ziren bikoteak.
Apirilaren 17an jokatu zen
Izarrako
Kultur etxean.
Apirilaren 18an jokatu zen
Araiako
Andra Mari aretoan.
Apirilaren 24an jokatu zen
Oiongo
Zinema aretoan.
Maiatzaren 8an jokatu zen
Amurrioko
antzokian.
Maiatzaren 9an jokatu zen
Gasteizko
Felix Petite antzokian.
Maiatzaren 22an jokatu zen
Legutioko
kiroldegian. 200 lagun inguru elkartu ziren, COVID-19 protokoloak zehatz mehatz beteta.