2017ko urriko Muqdishoko atentatua
,
urriaren 14an
,
Somaliako
Muqdisho
hiriburuan jazotako
bonba-kamioi
bidezko leherketa izan zen. Erasoak gutxienez 320tik gora hildako eta 500dik gora zauritu eragin zituen.
[1]
Atentatuaren egilea nor den jakiteke dago eta orain arte inongo talde armatuk ez du egiletzarik aldarrikatu.
Abdullahi Mohamed
somaliar presidenteak atentatua gogor gaitzetsi eta hiru egunetako dolu nazionala ezarri zuen.