Manchester Arenako atentatua
,
2017ko
maiatzaren 22an
,
Erresuma Batuko
Manchester
hirian dagoen
Manchester Arena
pabilioiaren kanpoaldean jazotako eraso
terrorista
bat izan zen
[1]
. Leherketa gaueko 22:33 aldera jazo zen,
Ariana Grande
estatubatuar abeslariaren kontzertuaren amairealdera. 23 hildako eta 120tik gora zauritu eragin zituen, horietako asko pabilioiko aldageletatik ateratzen ari ziren ikusleak. Kontzertura 18.000 lagun inguru bertaratuak zeuden, horietako asko haurrak eta nerabeak, abeslariaren zaletu nagusiak gazte jendea baitze, eta horietako asko beren gurasoak lagundurik.
Erasotzaile gisa Salman Ramadan Abedi 22 urtetako libiar jatorriko britainiar gaztea identifikatu zuten. Hurrengo egunean,
Estatu Islamikoak
bideo batean atentatuaren ardura aldarrikatu zuen
[2]
2005eko uztailaren 7ko Londresko atentatuez
geroztik Erresuma Batuan jazotako atentatu hilgarriena izan zen, Manchesterri dagokionez,
Behin-behineko IRAk
burututako
1996ko Manchesterreko atentatuaz
geroztik hirian jazotako lehena.