Wikipedia, Entziklopedia askea
Orlandoko Pulse diskotekako sarraskia
2016ko
ekainaren 12an
AEBtako
Florida
estatuko
Orlando
hirian dagoen Pulse
gay
diskotekan jazotako tiroketa eta sarraski bat izan zen. Sarraskiaren ondorioz denera 50 hildako, erasotzailea barne, eta 53 zautitu egon ziren. Erasotzailea
Omar Mateen
29 urtetako gaztea izan zen
[1]
.
Sarraskia gaur egun arteko
LGBT
komunitatearen aurkako inoizko atentatu handiena izan da AEBn, bai eta
2001eko irailaren 11ko atentatuetatik
estatubatuar lurraldean jazo izan den atentatu larriena ere.
Estatubatuar poliziak jakinarazi zuenez, atentatua gauzatu aurretik erasotzailea bi aldiz ikertu zuten "talde terroristekin lotura" ote zuen jakiteko
[2]
.
NBC New
telebista albiste kateak esan zuenez erasogileak tabernara sartu aurretik larrialdietara deitu omen zuen, "Estatu Islamikoarekin leial" zela esanez
[2]
.
Estatu Islamikoak
bere gain hartu du erasoa, esanez Omar Mateen ustezko erasotzailea "kaliferriaren soldadua" zela
[2]
.