Wikipedia, Entziklopedia askea
2011ko maiatzaren 21ean oramendua etorriko zela zioen kartela, gaztelaniaz.
2011ko munduaren amaieraren aurreikuspena
Harold Campingen
jarraitzaileen ustea izan zen. Euren ustez,
oramendua
(fede
kristauan
,
Jainkoaren
hautatuak
paradisuan
hartzea) 2011ko
maiatzaren 21ean
gauzatuko zen
[1]
[2]
, honen ondoren
Larrialdi Handia
[3]
hasiko zelarik, munduko jendearentzat
sufrimendu
handiko garaia, eta honen ondoren
munduaren amaiera
2011ko
urriaren 21ean
iritsiko zen
[4]
.
Iragarpen hauek Campingek egin zituen,
Family Radio
kristau irratien sareko presidenteak,
Biblian
oinarritzen dena informazioa lortzeko, testuak
numerologikoki
aztertu ondoren. Suposatzen zen 200 milioi pertsona inguru (munduko biztanleriaren % 3 inguru)
oratuko
zituztela egun hartan
[5]
.
Iragarpenak oso baztertuak izan ziren kristau izendapen nagusiengatik, Campingen oinarri ziren Bibliako pasarteen interpretazioan zeuden desadostasunengatik
[6]
[7]
. Camping ere kritikatu dute, haren fundazioak milioi askoko irabaziak lortu zituelako, bere fededunen dohaintzen ondorioz (80 milioi dolar 2005 eta 2009 artean)
[8]
.